Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euskaraldian Behin: "lehiaguneetan" saria datorren astean

2020/11/18 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Egunean Behin joko aplikazioak eta Euskaraldiak ariketa bat proposatzen dizuegu datorren asterako, propio sortu ditugun Euskal Herri osorako "lehiaguneetan" parte hartu, eskualdeka, eta datorren asteko lehia berezi horretan, saritxo xume bat eskuratzeko aukera izan. Euskaraldian Behin deitu diogu kanpainatxo honi.

Euskaraldia etzi hasiko da, azaroaren 20an, ostiralez, eta abenduaren 4a arte luzatuko da. Egunean Behin jokoaren dinamikan, hain zuzen ere, Euskaraldia dugu babesle datorren astean, azaroaren 23tik 29rako lehian, eta ohiko lehiaketaz gain, eskualdeko taldeetan lehia berezi bat proposatzen dizuegu. 22 "lehiagune" berezi sortu ditugu, eta horietako batean ematea izena, jokalaria bazara.

Talde edo lehiagune bakoitean ohorea jokoan, eta sari xume bat... Lehiagune bakoitzeko irabazleak Egunean Behin katilua eta Euskaraldiaren banderola jasoko du.

Jarraian, eskualdekako lehiaguneen zerrenda. Ez bazara eskualde edo lehiagune batekin ere identifikatzen, edo Euskal Herritik kanpo bazabiltza,
Munduan Alderrai taldean sartu zaitezke (22. taldean).

Araba

  • 1 Gasteizaldea 9B48B5
  • 2 Lautada 0EC710
  • 3 Aiaraldea EC2C0B

Bizkaia

  • 4 Bilboaldea 8CCFE6
  • 5 Enkarterriak 366C42
  • 6 Durangaldea CCD022
  • 7 Lea Artibai 54A4A7
  • 8 Busturialdea 66F67D

Gipuzkoa

  • 9 Donostialdea A2CF5E
  • 10 Debagoiena B29C99
  • 11 Debabarrena AE1676
  • 12 Tolosaldea 7F057A
  • 13 Urola E8AED9
  • 14 Goierri 65355B

Lapurdi

  • 15 (herrialde osoa) 9AC902

Nafarroa Beherea

  • 16 (herrialde osoa) F095A2

Nafarroa Garaia

  • 17 Iruñerria 3AC1A8
  • 18 Sakana 4A4B42
  • 19 Bortziriak / Malerreka E248F6
  • 20 Erribera / Lizarra 2168FD

Zuberoa

21 (herrialde osoa) D8C5C2

Besterik

  • 22 Munduan Alderrai E079A5

Ikusten duzuen bezala, lehiagune bakoitzari kode edo giltza bat dagokio. Nola sartu lehiagune batera? aplikazioan taldeen interfazera joan, Plus zeinuen sakatu, eta giltzaren bidez gehitzeko eman, hor sartzeko dagokizun kontua.

 
Egunean Behin aplikazio jokoa instalatzeko:


Iruzkinak:

2020/11/26

Dear admin, really you are doing a fantastic job by sharing this type of
useful information with us.
when I read your all post I think each and every post was so important so
for that thank you so much and wish you all the best for the upcoming
post.
visit my website: https://www.mcafee.com/activate



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!