Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Boga, Seaskaren kolegio berria eraikitzen lagundu

2021/01/28 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak, Seaskak, bere sareko 5. kolegioa edo bigarren hezkuntzako ikastetxea eraiki nahi du. Crowdfunfing-eko ahalegim kolektiboa eskatu dute  boga.herriurrats.eus atariaren bitartez: "Kolegioa eraikitzen lagundu nahi duen orok teila bat (20 euro), leiho bat (30 euro), ate bat (50 euro), berogailu bat (100 euro) eta beste hainbat atal erosteko aukera izango du". Elementu sinboliko horietan, "kirol eremua" da ekarpen garestiena, 2.000 euroko ekarpena.

Datozen urteetan, lehen hezkuntzako ikastoletatik irtengo diren Seaskako ikasleak bigarren hezkuntzara iristean %30 haziko direla kalkulatzen du Seaskak. Hortik beharra, beste kolegio bat eraikitzekoa.

Lau kolegio ditu gaur egun Seaskak.

  • Kanbon (Lapurdi) Xalbador kolegio historikoa, 1983an sortua, 2013an berritua.
  • Larzabalen (Nafarroa Behera) dago Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa, iaz berritu berria.
  • Estitxu Robles Arangiz kolegioa Baionan (Lapurdi), 2017an irekia.
  • Ziburun (Lapurdi) Piarres Larzabal kolegioa, 2006tik egun duen egoitzan, non 300 ikaslerentzat pentsatua den, baina 329 dituen gaur egun.

Kolegio horietan, bigarren hezkuntzako mailan, mila ikasle inguru daude gaur egunean, baina beste %30 bat hazten bada kopurua, egungo ikastetxeek ez dute tokirik. Kokapen zehatzik ez du oraingoz bosgarren kolegio horrek, Azkaine eta Senpere inguruan izan daiteke Lapurdi hegoaldean; edo barnealdean, Hazparne eskualdean. 

300.000 euro biltzeko kanpaina abiatu dute, Herri Urrats ekimenaren ohiko webgunean Boga aplikazioa ezarrita. Iazko Herri Urrats jaia bertan behera geratu zen, eta aurten, berez, maiatzaren 9rako oraingoz aurrikusita dago, baina auskalo zer gertatuko den. Datozen hilabeteetan  boga.herriurrats.eus kanpainak berea ematen badu, maiatzaren 9an bertan iragarri nahi du Seaskak kolegioa non egingo den.


Iruzkinak:

2021/02/14

 РЕМОНТ Fluke-750P08 - модуль манометрический
(70 BAR) - Диагностика Fluke-750P08 - Ремонт Fluke-750P08
https://prom-electric.ru/remont-fluke-750p08-modul-manometricheskij-70-bar-diagnostika-fluke-750p08-remont-fluke-750p08/
Fluke-750P08 - модуль манометрический 70 BAR ,
Диагностика Fluke-750P08, Ремонт Fluke-750P08 .
Доставка.



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!