Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Netflix osorik euskaraz egoteko eskatu du talde batek

2021/02/21 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Abenduan abiatu zuten zenbait lagunek Disney+ euskaratzeko kanpaina zeina Eusko Legebiltzarrera ere iritsi zen eskaera batzuekin aurreko astean. Eta orain Netflix euskaratzeko kanpainari ekin diote beste batzuek. Twitter kontu batetik abiatuta, Change.org-eko eskaera orri bat sortu dute. Milaka lagunek sinatu dute jada,

Hala dio eskaerak:

"Netflix gazteleraz eta ingelesez osaturiko serie eta filmen katalogo batekin atera zen, estatu espainiarreko ikus-entzunezko merkatura, hasiera hasieratik; merkatu frantziarrera, era bertsuan: serie eta filmak frantsesez eta ingelesez eskainita.

Beste hizkuntza gutxitu batzuetako norbanako, kolektibo eta eragileek Netfix-i euren hizkuntzan eskaintzeko egindako eskaerei honako hau izan da enpresatik emandako erantzuna: benetan eskaria balego eskainiko lituzketela edukiak hizkuntza gutxituan.

Hortaz, idatzi honi ematen diogun atxikimenduaren bidez, Netflix-i zera adierazi nahi diogu:  euskal hiztunok plataformako ikus-entzunezko eduki denak euskaraz jaso nahi ditugula."

Netflix euskaraz Twitterren: https://twitter.com/NEuskaraz

 


Iruzkinak:

2021/02/22

Play cookie clicker free app



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!