Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Korrikaren ordez, Bultza kanpaina abiatu du AEK-k

2021/02/23 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

AEK-k Bultza Euskara kanpaina aurkeztu eta abian jarri du gaur. Korrikaren urtea izatea tokatzen zen aurtengoa (22. Korrika), baina ezinezkoa izango da, eta Bultza kanpaina aurkeztu du haren ordez AEK-k. Hala ere, 2022an Korrika egin egingo dela ere iragarri dute gaur.

Abiapuntu gisa, hain gazterik hil zen Rikardo Arregi euskaltzaleak duela 55 urte idatzitako gutun bat hartu dute. Euskaldunak alfabetatzeko ekimena eskatu zion Euskaltzaindiari eta euskaltzainei Arregik, eta akademiak batzar batean proposamena onartu eta batzorde bat egitea erabaki zuen.

Aurten, AEK-k beste gutun bat prestatuko du (eduki zehatzak ez dituzte aurreratu), eta apirilean helaraziko diete Euskal Herriko administrazio nagusiei, datozen urteetan euskalduntze-mugimenduak nolako baldintzak izan behar dituen jasota. (Gutunaren kontua hemen kontatu du AEK-k).

Apilera bitartean, Bultza kanpaina hau gauzatuko da beraz: Bultza Euskara! Bultza Euskaltegiak! 

Batetik, Euskal Herriko hainbat tokitan Bultza Euskaltegiak! ekitaldi xumeak antolatuko dituzte martxoaren 28an, unean uneko osasun-neurrietara zeharo egokituak. Oraingoz, 45 gune lotuta dauzkate, baina gehiago ere izango dira.

Era berean, martxoaren amaierara arte, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! lelparekin ekarpenak egiteko kanpaina ere abiatu dute. "Korrika atzeratzeak zuloa eragin digu aurrekontuan, zalantza barik, eta banku bidezko finantzaketaren bitartez eman diogu erantzuna, hasiera batean. Zorpetze horri ere aurre egin beharko diogu, eta herritarren sostengua nahi dugu", adierazi du AEK-k.

Ekarpenak egiteko orri hau prestatu du AEK-k. Informazio gehiago, prentsa oharrean.

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!