Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

'Elhuyar Solasaldiak' Usurbilen, Covid-aren ondorengoaz hausnartzeko

2021/04/12 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Usurbilgo Udalak eta Elhuyarrek 'Elhuyar Solasaldiak' antolatu dituzte eta aste honetatik aurrera izango dira zenbait astez, asteazkenero maiatzaren 12a bitartean, 18.30etan.Solasgai huek izango dira hitzaldien ardatz: COVID-19aren testuingurua, zaintza, pentsamendu kritikoa, ekonomiaren eraikuntza ekologikoa eta adimen artifiziala hizkuntzan. Streaming bidez ere emango dituzte eta etzi, hilak 14, izango da lehenengoa.

Hitzaldiak izango dira, aforo mugatuarekin, Usurbilgo Sutegi aretoan. Eta streaming bidez zuzenean, usurbilkultura.eus eta zientzia.eus webguneetan.

Egitaraua

Apirilak 14. “COVID-19aren korapiloak deslotzen”. Pandemiari eta txertoei ikuspegi eta ertz desberdinetatik begiratuko dio Ana Galarraga Elhuyarko dibulgatzaileak.

Apirilak 21. "Covid 19aren osteko gizartea: zaintzaren demokrarizazioa". Zaintzaren demokratizazioari buruzko hitzaldia. Maite Santxo Castiellok (Matia Fundazioa) kideak adinekoei eskaini beharreko zaintza ereduaz jardungo du, eta Miren Arangurenek Beterri-Buruntzaldean zaintza-erregimenaz Emaginek egindako diagnosia aurkeztuko du.

Apirilak 28. "Pentsamendu kritikoa garatzen" hitzaldia, Agustin Arrieta Urtizberea EHUko filosofia irakaslearen eskutik. Egungo gizartearen eraldaketa-prozesu azkar eta etengabean jasotzen dugun gehiegizko informazioa aztertzeko pentsamendu kritikoa garatzeko beharraz ariko da.

Maiatzak 5. "Ekonomiaren berreraikuntza ekologikoaren alde". COVIDaren osteko ekonomiaren berreraikuntza ekologikoaren aldeko hautuaren beharraz ariko dira Mirene Begiristain ekonomialaria eta Arturo Elosegi Irurtia biologoa. Euskal Herriko 400 zientzialari baino gehiagok argitaratutako agiri baten sinatzaileak dira.

Maiatzak 12. "Adimen artifiziala hizkuntzan: nola eman ikuspegi soziala". Xabier Arregi EHUko irakasle eta IXA taldeko kideak eta Xabier Saralegi Urizar Elhuyarreko kideak adimen artifiziala hizkuntzan izango dute hizpide, eta, zehazki, gaiari nola eman ikuspegi soziala landuko dute.

Informazio gehiago, Usurbilgo Udalaren webgunean. Presentzialki joateko, ekitaldi bakoitzerako tokia eskatu hemen


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!