Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Rueda.eus, Rafa Rueda musikariaren webgune berria

2021/04/14 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Rafa Rueda musikariak webgunea ireki du aste honetam, Rueda.eus. "Bertan nire musika eta sorkuntzen berri izango duzue, nire ibilbidean zehar sortutako diska eta abestiak, bideoak, elkarrizketak eta denda xume bat Gustukoa izatea espero dugu!!", adierazi du musikariak mezu batean.

 

Webgunearen domeinu izen sinplea duen diskoa ere kaleratu du musikari bizkaitarrak: Rueda du izena. Gurpil baten irudi eskematikoa, webgunearen logoa ere horretan oinarritzen da. Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu zortzi kantuz osatutako bere bakarkako seigarren lan luzean. Lan berri honetan Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaberen testuak musikatu ditu. 2020ko pandemiaren urtean landutako diskoa da.

Rafa Rueda gitarrajole eta abeslaria Mungian sortu zen 1972an, Broken Bihotz eta Pi.L.T taldeetan jardun zuen bakarkako lanak egin aurretik. Lou Topet taldean ere badago.

Rafa Rueda webgunean topatuko duzue, Rueda.eus, eta baita TwitterFacebook eta Instagramen.




Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!