Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Amazon lantokien ikuspegi bat, Nomadland filmean (bide batez, euskaraz dago!)

2021/04/26 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

2021eko Oscarretako irabazlea Nomadland izan da. Film onenaren saria eroan du, eta beste bi sari nagusi ere jaso ditu (zuzendari onena, Chloe Zhao, eta emakumezko aktore onena, Frances MacDormand). Kasualitatea, euskarazko azpidatziak prest daude asteburu honetatik, Urtzi Urrutikoetxea kazetariari esker. Filmak deskribatzen du AEBetako langile azpiklase bat, edadeko jendea karabanetan bizi dena, sasoiko lanen atzetik nomada bizitza egiten. Sasoiko lan horien artean, Amazon etxearen banaketa zentroak daude, zeinetan aldi baterako langileak kontratatzen dituzte salmenta gehiagoko asteetan.

Fances MacDormad aktoreak Fern, etxegabeko emakume bat antzezten du. Nevadako hiri bateko kolapso ekonomikoak nomada moderno gisa bizitzera bultzatuko du, furgoneta horretarako egokitu eta gero. Filmean Linda May, Swankie, Bob Wells edo Makenzie Etcheverry izena duten benetako nomadek parte hartu zuten, Fernen aholkulari eta adiskide gisa, Estatu Batuetako Mendebaldearen esplorazio horretan. Nomadismo berri honetan, sasoi batzuetako lana tradizioanala da (uzta bilketa zehatz batzuk, hala nola patatarena), eta beste batzuk berriak, bereziki Amazonek bere salmenta denboraldiekin lotutakoak. Almazen handietan tarteka biderkatzen diren lanpostu horietarako Amazonek programa berezi bat dauka: CamperForce. Ikusten duzuen bezala, esteka horretan, positiboki saltzen du aukera Amazonek, harro daude lan sistema horretaz.

Izatez, kritika batzuen arabera (The Wrap, Vulture.com), filmak ez du okerregi marrazten Amazoneko lana. Ekoizpena benetako banaketa zentro batzuetan ere grabatu zen eta pentsatzekoa da errodatzeko arau batzuk beteko zituztela. Filmeko pertsonaia, Fern, fizkiozkoa da azken batean, baina jatorrian dagoen liburua kazetaritza lana da (Nomadland, xxx), eta bertan Amazon lantokietako kasuak latzago deskribatzen dira: filmean agertzen den Linda May eskuturreko lesioekin geratu zen Amazonen eskaner-pistola etengabe erabiltzearen ondorioz. Liburuan deskribatzen den beste kasu bat: langile bat konorterik gabe geratu zen, garraio-zinta batetik pakete bat abiadan burura joan zitzaionean, minutu gutxiren buruan, lantegiko arduradunek berriro lanean jarri zuten. Beste lan probisional batzuetan ere edadeko jendea zein erraz zauritzen eta lesionatzen den deskribatzen du liburuaren egileak, Jessica Bruder kazetariak.

Bruderren salaketa zehatzetatik haratago, Zhao eta MacDormand-ek deskribatzen dutenak gehiago du aire filosofiko bat, askatasunaren alegoria batetik gertuago batzuetan esplotaziotik baino.

Baina tira, ikusleek epai dezatela filma, eta euskaraz egiteko aukera dagoela gogoan izan: https://azpitituluak.eus/nomadland

Bestalde, beste artikulu batean duzue 2021eko Oscarren palmares osoa.


Iruzkinak:

2021/04/26

Good way of telling, and nice paragraph to obtain facts on the 
topic of my presentation subject, which i am going to present 
in college.

2021/04/27

buy hydroxychloroquine online

2021/04/27

Today, I went to the beachfront with my children. I found a sea shell and
gave it to my 4 
year old daughter and said "You can hear the ocean if you put this to your
ear." She put the shell to her ear and screamed.
There was a hermit crab inside and it pinched 
her ear. She never wants to go back! LoL I know this is completely off 
topic but I had to tell someone!

2021/04/27

generic vidalista pharmacy

2021/04/27

what is prednisone

2021/04/27

Hey there! This post could not be written any better!
Reading this post reminds me of my old room mate! He 
always kept talking about this. I will forward this write-up to him.

Pretty sure he will have a good read. Thanks for sharing!

2021/04/28

ivermectin coronavirus latest news

2021/04/28

order cialis online cheap 5mg tadalafil online price for cialis in canada

2021/04/28

Thanks for your personal marvelous posting!
I seriously enjoyed reading it, you might be a great author.

I will remember to bookmark your blog and will eventually come back
someday.
I want to encourage one to continue your great job, have 
a nice weekend!



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!