Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Apaiz Kartzela, euskarazko film dokumental politikoa

2021/04/28 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Bihar estreinatzen da Apaiz Kartzela euskarazko film dokumentala, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian. Frankismoaren azken urteetan Zamoran (Espainia) irekita egon zen espetxe bereziaren historia kontatzen du filmak. Apaizentzako kartzela bat egon zen hiri hartan, bereziki apaiz katolikoentzakoa, bakarra munduan, Francoren erregimenaren eta Vatikanoaren arteko hitzarmenez sortua.

Ritxi Lizartzak, David Pallarèsek eta Oier Aranzabalek zuzendu dute lana.

1968 eta 1976 artean 50 bat apaiz (gehien-gehienak Euskal Herrikoak) kartzelatu zituzten Francisco Franco diktadorearen errepresioaren aurkako jarrera erakusteagatik. Sermoietan diktaduraren zapalkuntza salatzeagatik hamabi urteko kartzela-zigorrak jaso dituzten abade horiek nekez ahaztuko dituzte nazioarteko komunikabideetako albistegiek 1973. urtean eman zituzten mutinaren irudiak. Izan ere, Zamorako (Espainia) konkordatu-kartzelari su eman zioten bertan preso zeudenek.

Luzea da Zamorako espetxean preso egondako abadeen zerrenda, eta horietako askoren testigantzak bildu dira dokumentalean: Xabier Amuriza; Josu Naberan; Juan Mari Zulaika; Eduard Fornés; Julen Kaltzada; Jon Etxabe; Periko Solabarria; Periko Berrioategortua; Juan Mari Arregi; Martin Orbe; Felipe Izagirre; Lukas Dorronsoro; Vicente Couce; Nicanor Acosta; Mariano Gamo; Josep Maria Garrido; Andreu Vila; Jose Antonio Calzada; Lukas Dorronsoro; Mikel Zuazabeitia eta Pablo Muñoz.

Apaiz hauetarik bi, Xabier Amuriza eta Josu Naberan, egotekoak dira Donostiako biharko estreinaldian, 16.00etan Donostiako Antzoki Zaharrean.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!