Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euskal Udaberria Konstantzan, eta sare bidez hemen ere

2021/05/18 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Etxepare Institutuak munduan zehar sustengatzen dituen euskal irakurletza horietako bat Konstantzako Unibertsitatean dago, Alemanian. Hurrengo asteetan zehar hitzaldi egitaraua antolatu dute  'Basque Spring' / 'Baskischer Frühling' izenarekin. Euskal udaberria, euskaraz. Streaming bidez emango dira hitzaldiak, erdaraz, baina interesekoak duda barik Euskal Herritik jarraitzeko ere. Bihar asteazkena, maiatzak 19, hasiko da zikloa lehen hitzaldiarekin. Informatzailea... Konstantzatik bertatik.

Egitaraua 

Maiatzak 19, 18:15. Asier Gonzalez: Euskaldunak eta zeltak, hizkuntza eta kultura kontaktua (ingelesez). Streaming esteka, hau

Maiatzak 26, 18:15. Josu Gómez: Bilboko hizkera, euskararen eta erromantzearen artean (gazteleraz). Esteka.

Ekaina 9, 18:15. Damian Madinabeitia: Euskara eta bideojokoak, industrian tokia eginez (ingelesez). Esteka.

Ekainak 16, 18:15. Maitane Jungitu: Euskal animazioa, istorio bizidunak 25 urtez (ingelesez). Esteka.

Ekainak 23, 18:15. Alba Picado. Emakumezko protafonistak euskal narratiba eta zinema berrian (ingelesez). Esteka.

Esteka horietan aldez aurretik klikatzen baduzue, badirudi gako edo pasahitz bat behar dela streaming-a ikusi ahal izateko, baina ez, sarbide zuzena izango duzue hitzaldi bakoitzaren ordua iristean.


Iruzkinak:

2021/05/19

Do you know why your wifi is slow? It is possible to set up to 300
megabytes of Internet for free with just a simple setting


메이저사이트
안전놀이터
토토사이트

2021/05/21

Great article to read. I want to read more of this. บาคาร่า



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!