Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euskararen ingurune digitala lau urtean garatzeko gomendioak

2021/05/21 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Gaur aurkeztu du Eusko jaurlaritzak "Euskararen ingurune digitalak, Gomendioak 2021-2024" liburuxka edo egitasmoa. Jaurlaritzaren hizkuntza politikako alorra edo euskararen sustapena IKT ingurunean nola garatu beharko den markatzen du lanak. Euskararen Aholku Batzordeko "ingurune digitaleko" batzorde-atalak landu du azken urte pare honetan lan hau.

Donostiako San Telmo museoan izan da aurkezpena, eta han egon dira EAB-ko atal digitaleko zenbait partaide, batzorde-atal honetako koordinatzailea tartean (Maite Goñi). Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua, eta Miren Dobaran HPSko sailburuordea ere bertan ziren.

Dokumentuaren mila ale inprimatu dira euskaraz eta gaztelaniaz, eta PDF bertsioak ere egin dira, hizkuntza horietan, eta frantsesez eta ingelesez ere bai. Hemendik eskuratu daitezke dokumentu horiek.

Txostenak lau lerro estrategiko markatzen ditu, 10 gomendio (aurreko lauetan sartuta), eta 24 ekintza zehatzago proposatzen dira. Hona, lehen puntu nagusiak, lerro estrategikoak letra larriz eta gomendioak zenbakituta.

  • EUSKARAZKO EDUKI DIGITALAK SUSTATU
    • 1. Aisialdirako ikus-entzunezkoen alorra sustatzea, bereziki gazteei begira 
    • 2. Arlo akademikorako eduki digitalak sustatzea, ikus-entzunezkoak barne, eta bereziki gazteei begira 
    • 3. Hedabide digitalen alorrean euskararen erabilera sustatzea
  • EUSKARAZKO TRESNA, APLIKAZIO ETA BALIABIDE DIGITALAK SUSTATU
    • 4. Hizkuntza-teknologiak garatzen laguntzea
    • 5. Mugikorrerako euskarazko aplikazioak sustatzea
    • 6. Erabilera handiko plataformetan euskararen presentzia bermatzea
  • EUSKARARI ETA EUSKARAZKO BALIABIDE DIGITALEI IKUSGARRITASUNA EMAN, ERABILERA AREAGOTZEKO
    • 7. IKTek euskaraz egitea
    • 8. Euskarazko tresna eta baliabide digitalen zabalkundea bermatzea
  • ZAINTZA TEKNOLOGIKOA ZIURTATU
    • 9. Ingurune digitalean euskararen zaintza teknologikorako egitura sustatzea
    • 10. Ingurune digitalean euskararen kontsumoari buruzko datuak lortzea, politika eraginkorrak egin ahal izateko

Eta ekintzen zerrenda, irudi honetan duzue, zifra bikoitzaren lehen zenbakia goragoko gomendio bakoitzari dagokiola (eta koloreak, lau ildo estrategikoen araberakoak):

 

Liburuxkaren euskarazko PDF bertsioa hemen daukazue.


Iruzkinak:

2021/05/21

I don’t know how many hours I’ve been searching for articles of
these answers. Glad to find your article Thank you so much for making me
feel happy! http://yuujishopping.com/





atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!