Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Elhuyar Zientzia Azoka presentziala, ekainaren 5ean, Bilbon

2021/06/01 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Elhuyar Zientzia Azoka presentziala egingo da, ekainaren 5ean, Bilboko Areatzan. Han, 12-18 urteko gazteek ikasturtean zehar egindako proiektu zientifikoak erakutsiko dituzte. Edizio honetan aurkeztu diren 110 proiektuetatik, 20 aukeratu ditu epaimahaiak, eta, egoera dela  eta, 20 talde horiek soilik hartuko dute parte ekitaldian. Ostiralera bitartean, berriz, Elhuyar Zientzia Azokaren ekintza birtualak egingo dira: ikertzaileekiko topaketak, tailerrak, hitzaldiak….  

Ekainaren 5ko arratsaldean, sari-banaketa egingo da Zabalgune eraikinetik, streaming bidez eskainia. Elhuyar Zientzia Azokaren helburua da gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea, zientziaren eta teknologiaren mundu erreala gazteei hurbiltzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea.

Ostiralera bitarte, berriz, Elhuyar Zientzia Azoka birtuala egingo da. Batetik, proiektuak garatu dituzten gazteek topaketak egingo dituzte ikertzaileekin, eta euren ikerketa-proiektuaren berri emango diote elkarri. Bestalde, goizero, 10:00etan, zuzeneko tailerrak eskainiko dituzte ikertzaileek, eta, 12:00etan, ikasleen eta ikertzaileen arteko solasaldiak izango dira. Webgunean duzue aste osoko egitaraua: https://labur.eus/OPONt

Elhuyar Zientzia Azokan, gazteek ez ezik, Euskal Herriko ikerketa-zentroek eta unibertsitateek ere parte hartzen dute. Zientzia Azokaren 9 urteko ibilbidean zehar, sare zabal eta sendoa hedatuz joan da. Hari esker, ikertzaileek gazte parte-hartzaileen gidari eta aholkulari lanak egiten dituzte eta aurkeztutako lanen ebaluazio-prozesuan parte hartzen dute. Datorren larunbatean, Elhuyar Zientzia Azokan egongo dira eta unibertsitateek stand propioa izango dute, euren ikerketa-proiektua jendaurrean erakusteko. 


Elhuyar Zientzia Azoka datutan

  • 32 ikastetxetako 110 proiektu aurkeztu dituzte 353  gaztek: neskak 197, mutilak 153, ez bitarrak 1
  • Bizkaiko 40 talde, Gipuzkoako 33 talde, Nafarroako 26 talde, Arabako 4 talde eta estatuko beste azoketako 4 talde ere partaide izan dira.
  • DBHko 84 talde eta Batxilergoko 26 talde izan dira guztira.
  • 82 proiektu euskaraz, 19 gaztelaniaz eta 9 ingelesez aurkeztu dira.
  • Aurkeztu diren lanak 8 gaitan banatuta daude: biologia/geologia, energia, fisika/kimika, gizarte-zientziak, humanitateak, ingeniaritza/teknologia, ingurumena/ekologia, osasuna.
  • Gazteen lan guztiak Elhuyar Zientzia Azokaren webgunean daude ikusgai: https://labur.eus/2zL8H

Elhuyar Zientzia Azoka birtuala 

Pandemia-egoera dela eta, 2020-2021 ikasturteko prozesua online egin da; gazteek proiektuak ikastetxeetan garatu dituzte eta bideodeien bidez egon dira ikertzaile profesionalekin harremanetan. Larunbatean egingo den azokara begira ere, egoerak ez du ahalbidetzen ikasturtean zehar parte hartu duten gazte-talde denek bertaratzeko aukera izatea, eta, beraz, 20 talde finalistak izango dira Bilbon.

Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka ekimenak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología), Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.

Elhuyar Zientzia Azokaren babesleak
Elhuyar Zientzia Azokaren babesleak
Elhuyar Zientzia Azokaren kolaboratzaileak 
Elhuyar Zientzia Azokaren kolaboratzaileak
 
 


Iruzkinak:

2021/06/02

Hi, I do believe this is an excellent site. I stumbledupon it ;) I am going
to come 
back yet again since I book-marked it. Money and freedom is 
the best way to change, may you be rich and continue to 
guide other people.

2021/06/02

This post gives clear idea designed for the new visitors of blogging, 
that truly how to do blogging.

2021/06/03

My family members all the time say that I am wasting my time here at net,
but 
I know I am getting experience daily by reading thes pleasant articles.

2021/06/03

Now I am going to do my breakfast, afterward having 
my breakfast coming yet again to read more news.

2021/06/03

https://www.leafy420store.com/
  
http://vapecans.com/

http://akcfrenchbulldogsforsale.com  

https://maywoodcookies.xyz

https://420ganjashoppe.com

https://greenwoddispensary.com

https://glockbrocker.com

https://gunsforsale.tech

https://runtzdispensary.com

https://flowerydispensary.com

https://buyglockonline.com

http://calibestbuds.com

https://psychedelicmushrooms.shop/

https://textfirearms.xyz

2021/06/03

 Sky Marketing strives to be
Pakistan
 biggest real estate developer ever, guaranteeing the highest international
standards, prompt execution, and lifetime customer loyalty. With projects
like 
park view city, islamabad  



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!