Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Erran.eus, hedabide digital liderra bere esparruan

2021/06/01 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

EAEn eta Nafarroan hedabideen audientzien analisia egiten duen CIES taldearen azken datuetan, bi datu maiatzeko azken neurketakoak: euskal irratien indarra; eta eremu digitalean, Nafarroako Mendialdean euskarazko hedabide lokal batek lortu duen lehen postua: Erran euskal hedabide lokalen Tokikom sareko albistegi digitalarena.

Erran-ek berak eman du berri bere webgunean, Nafarroa Garaiko mendialdean erabiltzaile bakarretan liderra da Erran.eus, 9.000 erabiltzailerekin, eta mila erabiltzailera daude Iruñean egoitza duten Nafarroako erdarazko bi egunkariek. Hona taula:

  2021 / Erabiltzaile bakarrak
ERRAN.EUS 9.000
Noticiasdenavarra.com 8.000
Diariodenavarra.es 8.000
Berria.eus 3.000
Naiz.eus 2.000
Navarra.com 1.000

Erran.eus, teknikoki, Tokikom Plataforman oinarritzen da, Sustatu egiten duen enpresak, CodeSyntax-ek, Tokikomentzat garatutako albistegi ereduan.

Irratiei dagokienez, EITB taldeko euskarazko biek gora egin dute, 136.000 entzule ditu Euskadi Irratiak Hego Euskal Herrian, eta Gazteak 115.000 entzule.

EITBk CIES datuetan emandako datuez informazio gehiago hemen.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!