Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Arantxat eta Gipuzkoa Passport, Gipuzkoan turismoa sustatzeko

2021/07/12 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako turismo informazioa Whatsappeko bot baten bidez ematen duen sistema garatu da, eta Arantxat jarri diote izena (txat edo berriketa automatizatua eskaintzen duelako. Euskaraz (eta beste hiru hizkuntzatan), agindu eta galdera sinpleak osatzeko sistema bat da, informazio lortzeko whatsappean.

Instalatzeko, telefono mugikorrarekin ireki URL hau: https://wa.me/34688768903 (gure aproben arabera, ez dabil Whatsapeen web interfazearekin). Ondoren, gehitu kontaktuetan erabiltzaile hori eta Kaixo! esaiozu, jarraian zenbaki aukera bat emango dizu hizkuntza aukeratzeko. Euskara aukeratu eta hurrengo menu moduko bat, eta aukera gehigarriak eskainiko dizkizu.

Hemen prentsa oharra, Aldundiko turismo sailak aplikazioa iragarri zuenekoa.

Arantxat-ek eskaintzen dituen aukeretan, Gipuzkoa Passport aplikazioa instalatzekoa da. Hau iaz iragarri zuten ekimen bat da, orduan influencerren bidez garatua, eta aurten aplikazio gisa osatua. Gipuzkoan egiteko planak, mapak, eta beste bidaiari batzuen gomendioak biltzen ditu aplikazio honek. Zozketak ere egiten omen dira bere bitartez.

Hemendik jaitsi daiteke:

Bai Arantxat eta bai Gipuzkoa Passport turismo denboraldi berezi samar hauetara egokitutako tresnak dira: pandemiarekin, gertuko turismoa bultzatzera zuzendutako egitasmoak dira Gipuzkoan egin dituztenak 2020an eta 2021 honetan.

 


Iruzkinak:

2021/07/13

Thank you for the helpful post. By the way, try playing this geometry dash for fun in your free
time.

2021/07/13

I enjoyed this article. I am the writer of this article, so I like it very
much. Best of luck with the next one. The most recent version of my Yes or
No Wheel Spinner profile can be found here. This is about an online wheel
spinner, so if you are interested, click the link. I hope you find it
enjoyable.Yes or No
Wheel Spinner
Ref link : https://seedandspark.com/user/wheelspinner-yes-or-no-wheel

2021/08/05

Nice google

2021/08/05

Thank you for providing this guide about this app but because we are still
in the pandemic, it is not advisable to travel. We better stay at home to
protect ourselves from the virus. Play words with friends 2
while you are at home to kill your boredom and at the same time to
entertain. Speaking of, watch this killer cats on battle
cats video on youtube with your family and if you decided to play this
game, just click the download that was added on the page.



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!