Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

iPhoneak berritzearekin, datu tracking-a oztopatzen ari dira erabiltzaileak

2021/07/16 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Ekain hasieratik, iPhone smartphone (Euskaltzaindiak onartua) berrienetan, iOS sistema eragilearen eguneraketa bat gertatu da, zeinak baimen zehatzagoak eskatzen dizkion erabiltzaileari aplikazio bakoitzarekin partekatu beharreko datuez (tracking egitea esan ohi dena). Erabiltzaileen erantzuna argia da: 4tik 3 blokeatu egiten dute datu partekatze gogorrena, bereziki Facebook-ena, eta honek enpresa honen publizitate irabazien eredua zalantzan jar dezake.

Ez da aplikazioa instalatzeko behar duzun galdera "erretorikoen" sortan doan zerbait, non egile bakoitzak instalatzekotan eskatzen dizkizun Hau eta Hura egiteko baimena... Hori egin ondoren ere, iOS berriak, datu-jario jakin batzuk, tracking delakoak, blokeatu ditzake: aplikazioa lanean utzi, baina ez aplikazioak zurrupatu nahi dizkizun datuak pasatuz.

Esate baterako, Facebook aplikazioak era honetako jarraipena edo tracking-a egiten dizu:

  • Beste aplikazio batzuen aktibitatea ere gorde. Zuk Facebook duzu mugikorrean, eta Egunean Behin erabiltzen duzun ala ez daki Mark Zuckerbergek, Facebook-eko jabeak (esateko modu bat da).
  • Bisitaturiko webguneen traza gorde. Zuk Facebook duzu mugikorrean, eta Zuckerbergek jakitun da ea Sustatu.eus edo Berria.eus kontsultatzen duzun. Are gehiago, Euskal Herriko erabiltzaile guztien datuak metatuz Sustatu eta Berriaren erabilpen orokorragoaren argazkia lor dezake.

Baina iOS berrikuntzarekin, galdera zuzena agertzen zaio erabiltzaileari Facebook aplikazioa irekitzerakoan. Hor goian irudian ingelesezko bertsioa (gaztelaniaz eta frantsesez ere bada, ez euskaraz, Applek ez du gure hizkuntza bere sistema eragileetan nahi), eta zehatza eta zuzena da galdera:

"Baimena eman Facebook-i beste enpresa batzuen aplikazio eta webguneetan egindako jardueraren erregistroa gordetzeko (tracking egiteko)".

Utzi ala ez utzi aukeren artean, ezezkoaren alde agertzen ari da erabiltzaileen %75a. Facebook-en eragina izaten ari da hau jada, bertan iragarkiak egiten dituztenek igarri dutelako erabiltzaile potentzialetara iristeko zailtasuna.

Bereziki re-target teknika da zalantzan dagoena. Zuk pamela kapeluak bilatzen ibili zara Amazonen edo beste webgune batean; ez duzu erosi, baina Facebook-ek hori jakin du eta kapelu saltzaileen iragarkiak erakusten dizkizu behin eta berriro. Tracking baimena ukatu Facebook-i, eta re-targeta askoz zailagoa zaie.

Facebook-entzat jendea 'target' edo helburu komertzial gisa sailkatzeko zein funtsezkoa (eta indartsua) den ulertzeko, ikus Sustatun argitaratu genuen hau, iragarki kanpaina batek agerian jarri zituen trikimailuak.

Orain... iPhonea ez dugunok ere nahi genuke halako zerbait Android-etan. Utziko ote du Google handiak (Android sistema eragilea kontrolatzen duenak) saltzaile jakin batek garatzea baimen-kontrol bat Applek egin duena bezalakoa? Apple-ren kasuan etxe berak kontrolatzen du softwarea (iOS) eta hardwarea (iPhone garesti horiek). Ustez askeagoa da Android unibertsoa (euskaraz egotea horren ondorio da hein handi batean), baina Googlek ere trakcing gaitasunetik ateratzen dituenez sosak, eta aldiz hardware negozioan ez duen hainbesteko interesik, interes talka bat ere badago.

iOS berrikuntzaren auziaz informazio gehiago,hemen.


Iruzkinak:

2021/07/18

This paragraph will assist the internet visitors for building up new blog
or even a blog from start to end.

2021/07/19

Hi I am so delighted I found your blog page, 
I really found you by accident, while I was looking on Yahoo for 
something else, Anyhow I am here now and would just like to say kudos for a
fantastic 
post and a all round thrilling blog (I also love the theme/design), 
I donít have time to read through it all 
at the minute but I have saved it and also added in your RSS feeds,
so when I have time I will be back to read a lot more,
Please do keep up the superb work.

2021/07/19

I think the admin of this website is truly working hard in favor of 
his web page, as here every data is quality based information.

2021/07/20

I was extremely pleased to find this great site. I 
want to to thank you for ones time for this fantastic read!!
I definitely enjoyed every part of it and i also have you 
book marked to see new information in your site.

2021/07/20

Excellent beat ! I would like to apprentice even as you amend your web
site, how 
could i subscribe for a weblog web site? The account helped me a acceptable
deal.
I were a little bit familiar of this your broadcast provided vibrant
transparent idea

2021/07/20

I know this website provides quality based articles or reviews and extra 
information, is there any other website which provides these 
things in quality?



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!