Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euskal hedabideen 2020ko urtekaria: Pandemiak markatu zuen urtea

2021/07/18 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Euskal Hedabideen Behategiak 2020ko urtekaria aurkeztu zuten ostiralean Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Behategiko koordinatzailea den Libe Mimenza Castillo, Hekimeneko zuzendaria den Igor Astibia Teiletxea eta EHUko irakaslea den Edorta Arana Arrieta agertu ziren prentsaren aurrean urtekariaren edukiaren berri emateko.

 

Hona 2020 berezi samar hori zein ikuspegitatik aztertu duten hainbat profesional eta adituk, urtekariko ataletan banatuta:

  1. Pandemiak pandemia, euskal komunikabideak aurrera begira IGOR ASTIBIA TEILETXEA
  2. 2020ko nazioarteko ekosistema mediatikoaren letra-zopa LIBE MIMENZA CASTILLO
  3. Zientziaren komunikazioa sindemiaren aroan ANA GALARRAGA AIESTARAN
  4. KLAK gazte ahotsa AINTZANE ARIZTEGI BARRENETXE
  5. UKT (Urolako Komunikazio Taldea) batzen gaituena gara GORKA ZABALETA LOPETEGI
  6. Bizkaiko tokiko hedabideen proiektu komunikatiboak sendotu, berauen kudeaketa hobetuta XABIER ARAUZO URIARTE, ALAITZ ARTOLAZABAL AMILLETA, NESTOR ATXIKALLENDE BILBAO
  7. Emakumeen presentzia euskal hedabideetan: GMMP monitorizazioaren 2020ko emaitzak Hego Euskal Herrian TANIA ARRIAGA AZKARATE, ITXASO FERNANDEZ ASTOBIZA, MARIAN GONZALEZ ABRISKETA, ARANTZA GUTIERREZ PAZ, ANDONI ITURBE TOLOSA
  8. ETB ingurune inklusiboa euskararentzat MARIJO DEOGRACIAS HORRILLO
  9. Gazteen artean ikus-entzunezko kontsumoa astindu zuen birusa EDORTA ARANA ARRIETA, ASIER AMEZAGA ETXEBARRIA, MAITE EGIA GUTIERREZ, MAIALEN GOIRIZELAIA ALTUNA, NAIA LAKA ARRIZUBIETA, IRAITZ MADARIAGA ETXEBARRIA, BLANCA MIGUELEZ JUAN, BEA NARBAIZA AMILLATEGI,ITZIAR ZORITA AGIRRE
  10. Hekimen elkarteko webguneak 2020. urtean JOSU AZPILLAGA LABAKA
  11. Aukera berriak Europatik euskal komunikabideentzat? JOSU AMEZAGA ALBIZU

Hemen 2020ko Behategiaren Urtekaria (PDF formatuan) eta beste orri honetan aurreko urteetakoak.
Eta hemen #BEHATEGIAurtekaria PDFa osorik: 

 


Iruzkinak:

2021/07/20

Have you ever wonder about any celebrity heights in real life? You can find
all the information you need on this website.



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!