Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Adimen Artifizialerako Europar Elkarteak Mikel Artetxeren tesia saritu du

2021/08/12 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Adimen Artifizialerako Europar Elkarteak (EurAI) 2020ko doktore tesi onenaren bere saria eman du: Mikel Artetxe informatikari euskaldunak irabazi du "itzulpen automatiko gainbegiratu gabea" tesiarekin. Euskarazko itzulpengintza automatikoak azken urteetan emandako jauzia begi-bistakoa da erabiltzaileontzat (Itzuli, Batua.eus edo Elia erabiltzen dugunontzat), baina era berean esparru honetan lan egiten duten profesionalen bikaintasunaz ere harro egon gaitezke.

 

Artetxeren ekarpen teorikoa ez da bakarrik euskaraz aplikatzekoa, edozein hizkuntzatan baizik, eta bereziki interesgarria hizkuntza gutixtuetan, zeinetan corpus paralelo handirik ezean, zaila den aurreratzea, baita egun hain arrakastatsuak suertatzen ari diren metodo neuronalekin ere. Artetxeren metodoak ez du behar testu paralelorik, hizkuntza bateko eta besteko testu multzo handiak bai, baina adimen artifizialeko tekniken bidez lotzen dira esanahiak, hitzak eta aldaerak hizkuntza batetik bestera.

Azalpen pixkat zehatzagoak IXA taldearen eskutik, eta Sustatun eman genuen laburpena hemen. Goiko irudia, tesiaren aurkezpeneko azalpen batekoa da, hitzak nola parekatzen diren bi hizkuntzen artean, corpus paralelorik gabe, esanahi bektoreen arabera baizik.

Iazko udan aurkeztu zuen tesia Artetxek, Gorka Labaka eta Eneko Agirrek zuzendutako lan bat.

EurAI sariak diru pixkat dakar tesigilearentzako, eta gonbidapen bat sari emanaldirakom (dirusariaren barne), zeina urrian izango den. Artetxeren sariaz gain, epaimahaiaren aipua merezi izan dute beste bi tesik: Amsterdameko unibertsitateko Mostafa Dehghanirena (hau ere hizkuntzaz: Learning with imperfect information for language understanding) eta Alberto Marchesirena (Politecnico di Milano: "Leadership games: multiple followers, multiple leaders, and perfection")

 

 


Iruzkinak:

2021/08/13

You have made in writing this interesting and knowledgeable article. This
is a topic that is near to my heart… Thank you! Sphynx Kittens ,

2021/08/15

This piece of writing presents clear idea in support of the new viewers of
blogging,
that genuinely how to do blogging.

2021/08/16

I blog often and I genuinely appreciate your content.

The article has truly peaked my interest. I will book mark your website 
and keep checking for new information about once a week. I opted in for
your 
RSS feed as well.

2021/08/16

When I initially commented I clicked the "Notify me when new comments are
added" checkbox and now each time a comment is added I 
get four e-mails with the same comment. Is there any way you can remove me

from that service? Bless you!

2021/08/17

whoah this blog is fantastic i love studying your articles.
Stay up the good work! You recognize, many persons 
are looking round for this information, you can help them greatly.

2021/08/23

euskaraplanak.net - Artez
[url=http://www.g0dq5b58bub33eu1va0l7q720526m1vis.org/]uqoenkkiygt[/url]
aqoenkkiygt
qoenkkiygt http://www.g0dq5b58bub33eu1va0l7q720526m1vis.org/

2021/08/31

Very interesting information, worth recommending. However, I recommend
this! เล่นบาคาร่า



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!