Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa

2021/09/10 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) eta UOC Kataluniako Unibertsitate Irekiaren arteko lankidetzaren emaitza da liburu hau, euskaraz orain kaleratu dena: Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa. Covid pandemiak ezarritako premietatik osatutako liburua da. UOC-ek nagusiki online funtzionatzen du, sistema nahiko aurreratua du, antolakuntzan, eta baliabide teknikoetan.

Liburuaren aurkezpenean hala dio UEUk: "Inork ez zuen espero, baina hezkuntza-erakundeek larrialdietako konponbideak bilatu behar izan dituzte, eta urrutiko irakaskuntza ez-presentzialeko ereduei esker leundu da kolpea. Esperientzia horretatik abiatuta, aztertzen hasiak gara ea online-hezkuntza aliatu egokia izan ote daitekeen gure hezkuntza-sistemetan konponbide hibridoak garatzeko. Erantzuna baiezkoa da, nahiz eta orain artekoa berez ez den izan online-hezkuntza."

Liburan, online-hezkuntza hobetzeko eta etorkizuneko konfinamendu oso zein partzialetako testuinguru presentzial ez-jarraituetan kontuan hartzeko zenbait proposamen aurkezten dira. Dekalogoa osatzen dute kapituluak hauek dira:

  1. Online irakastea eta ikastea: distantzia soziala gaindituz.
  2. Online-ikastaroen diseinua.
  3. Online-ebaluaziorako gakoak.
  4. Ikaskuntza aktibo baterako e-jarduerak.
  5. Irakaskuntza ez-presentzialerako ezinbesteko tresna eta baliabideak.
  6. Online-irakaskuntzarako funtsezko bost estrategia.
  7. Konpetentziak garatzeko bitartekaritza pedagogikoa eta teknologikoa.
  8. Gutxiago gehiago da: ikasteko, zuzenketa gutxiago eta feedback gehiago.
  9. Ikasleengan jarrera digital kritikoak sustatzea.
  10. Irakasleak eta ikasleak sarean lankidetzan.

Liburua UEUren dendan eros daiteke, paperean edo PDF-a jaisteko. Lehen kapitulua doan deskarga daiteke (PDF).


Iruzkinak:

2021/09/11

Love doll ラブドールmaker
authorized deputy  https://www.jess-doll.com

2021/09/14

jess-doll is a safe and reliable luxury love dollラブドール
real doll mail order store.

2021/09/16

I Just stopped by to say your article is great. The clarity in your post is
simply spectacular and i can assume you’re an expert on this subject.
Fine with your permission let me to grab your RSS feed to keep up to date
with forthcoming post. Thanks a million and please continue the enjoyable
work.	Texas Home insurance & Auto
Insurance Quote



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!