Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

La Palmako sumendiarena jarraitzeko maparik onenak

2021/09/29 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Kanarietako La Palma uharteko sumendi berriak irekitako laba ibaia itsasoraino iritsi da bart. 10 eguneko tartea hartu dio ibilbideak, baina dagoeneko uhartearen ekialdeko parte osoa bi zatitan banatu du, ipar/hego elkarrekiko konexiorik gabe errepidez. Labaren bideak Todoque herria erdibitu eta ia suntsitu ere egin du. Mapekin egoera jarraitzea ez da guztiz erraza, eguneraketak ez baitira denbora errealean, baina zenbait ikuspegi eta lotura dinamiko interesgarri ekarri ditugu artikulu honetara.

Itsasoraino laba iritsi dela erakusten duen mapa, une honetan, Open Street Map-ekoa da, boluntarioek eguneratu ohi duten mapa kolektibo eta askea, Wikipediaren pareko kartografikoa.

Ekialdeko mendi maldetatik (sumendi berria sortu zen zonaldetik) itsasorantz, Todoque herria zegoen tartean, eta ondoren Montaña de Todoque deritzon antzinako kono bolkaniko idorra. Bazirudien Montaña de Todoque delakoa iparraldetik inguratu behar zuela labak, baina aldiz hegoaldetik aurkitu du bidea. Open Street Map-eko bistan labak okupatutako tarte batzuk marraztu dituzte, baina bide oso edo zehatza osatu gabe dago oraindik (9.30ak aldera ikusi dugunez).

OSMko beste bista honetan ikusten da, zoom kanpora eginez apur bat, labak okupatutako zonaldea.

Labaren aurrekadaren oso mapa zehatzak ematen dituena Europako Batasunaren Copernicus programa da. Baina atzeratuta dabiltza, 48 ed0 24 ordu edo... Gaur goizean oraindik horrela dakusagu labaren aurrekada. Mapa hau Copernicus-ek IGME institutu espainiarrari emandako datuekin osatzen da.

Copernicus-IGME irudietan zoom kanpora eginez agertzen dira La Palma hegoaldean historikoki detektaturiko azken laba zeharkaldiak, kolore bereziz markatuak... Ikusten dugun bezala, erupzioak, laba ibaiak eta laba-zelaiak dira uharte honen ezaugarri geologiko argiena:

Mutur urdin horren ondoan ikusten da Montaña de Todoque delakoa... baina esan dugun bezala, iparraldetik igaro beharrean, hegoaldetik joan da itsasoranzko bidea, Playa de las Guirres delakoan itsaslabarrak eta itsasoa aurkitu arte. Google Maps-en erliebe bistan ikus dezakegu ingurua, nola ehun metro altuerako jauzia dagoen lautadaren eta itsasertzaren artean. Euskaraz txukun, hondartza itxita dagoela diosku Googlek, eskerrik asko.

Beste mapa interesgarri bat uharteko kabildo edo agintaritzak prestatutakoa da. Konparatzen ditu bi hegaldi bista, laba baino lehenagokoa eta duela ordu batzuetakoa, eta ikus daiteke, barra bertikala alde batera eta bestera mugituz, zein etxe suntsitu diren jada.

Kabildoaren konparazio horretan, ez dakigu labaren hegaldia zein unetakoa den. Hemen itsatsi ditugun irudiak irailaren 29ko goizean mapa hauetan ikusten direnak dira: atzeratuta geratuko dira laster. Aldiz, estekak baleko izaten jarraituko dute, eta uste berriz klikatuz gero irudi berriagoak emango dituztela gehienek.

 

 


Iruzkinak:

2021/09/30

The content is very useful, thank you.  crypt fortune

2021/09/30

I  genuinely  treasure your work , Great post.	wholesale lady bag

2021/10/04

This particular papers fabulous, and My spouse and i enjoy each of the
perform that you have placed into this. I’m sure that you will be
making a really useful place. I has been additionally pleased. Good
perform!	123 movies

2021/10/08

Love to read it,Waiting For More new Update and I Already Read your Recent
Post its Great Thanks.	merchant
services sales salary

2021/10/10

I think this is an informative post and it is very useful and
knowledgeable. therefore, I would like to thank you for the efforts you
have made in writing this article.	France
Lotto Results Today



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!