Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Facebook-en erorketa handiaren azalpena

2021/10/05 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Interneteko azken aurreko erorketa handia aurtengo ekainean izan zen: jatorri eta era askotako webguneak jausi ziren, CDN zerbitzu baten arazo bategatik. Atzo gertatu zen erorketa handia Facebook-en esparrukoa izan zen, bere zerbitzu eta aplikazioen (Facebook bera, Whatsapp eta Instagram ezagunenak) desagerpen erabateko bat izan zen. Kasu honetan BGP izeneko zerbitzu batean egon zen akatsa.

BGP delako bat Border Gateway Protocol bat da, "Mugako Sarbide Protokoloa" itzulpen literal samarra. Beste kontzeptu bat ere behar dugu gertatutakoa ulertzeko, DNS delakoa (Domain Name System), domeinu izenen zerbitzariak, zeinak Internet zerbitzuak ematen dituzten enpresek kudeatzen dituzten. DNS zerbitzariek Interneteko "helbide arruntak" IP helbideetara itzultzen dituzte. Zuk Sustatu.eus klikatzen duzu baina DNS zerbitzari batek "itzultzen" du hori 172.31.255.255 IP helbidera, non kokatzen den benetan Sustaturen makina une honetan...

Dirudienez, Facebook-ek bere zerbitzariak eta edukiak BGP baten atzean kudeatzen ditu, eta baita bere DNS zerbitzariak ere. "Muga" bat dauka, Interneteko kontinentean lurralde berezitu bat balu bezala, eta muga horren barruan bizi dira Facebook bera, Instagram eta besteak.

Interneteko eskari bat bideratzen badugu Facebook-eko zerbitzu batera, "muga" horretara iritsiko da, BGP delako protokoloekin tratua egingo du (mugazaina litzateke BGP-a), eta ondoren Facebook-en DNS zerbitzariek bideratuko dute tokatzen den IP zerbitzarira. Itxura batean, atzo zera gertatu zen: BGP protokoloen eguneraketa batean, Facebook-en "lurraldeko" DNS zerbitzarien berri ezabatu, galdu edo nahastu zen. Mugazainarengana iristen ziren eskaerak, Facebook-en BGP-etara, eta han ez zen ageri DNS-en berri.

Gutxi gora-beherako kontakizun hau, "lurraldeak, mugak eta mugazainak" aipatzen dituena interesatu bazaizu, hau baino azalpen zehatzago eta teknikoki hobea aurkituko duzu ingelesez hemen: https://blog.cloudflare.com/october-2021-facebook-outage/

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!