Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Durangoko Azokaren itzulera presentziala

2021/10/06 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Abenduaren 4tik 8ra Durangoko Azoka ospatuko da. baDA! lelopean, azoka modu presentzialean zein digitalean egingo da. Durangoko Azokak 56. edizioa ospatuko du eta guztira 220 stand egonen dira modu presentzialean. Bestalde, bigarren urtez jarraian, azokak online denda mantenduko du bere webgunean abenduaren 3tik 7ra.

Aurten, aurreko urteetan bezala, azoka Landakon kokatuko da baina antolatzaileek azaldu duten moduan, oraindik ez dago zehaztuta zein izango den Landakoren edukiera, ezta pabiloira sartu ahal izateko osasun-neurriak beharrezkoak izango diren ere.

Esan bezala, stand presentzialez gain, azokak online denda bat izango du bere webgunean abenduaren 3tik 7ra. Bertan, Landakon salgai egongo diren nobedade guztiak aurkitu ahal izango dira. Gainera, ikuskizunei dagokienez, Areto Nagusian eta Ahotsenean egiten diren ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira webgune berean. Azokak modu presentzialean izango dituen ekitaldien artean kontzertuak, aurkezpenak edota arte eszenikoekin loturiko ikuskizunak egingo dira.

Aurtengo nobedade nagusiak aurkezteaz gain, 56. azokaren kartela ere ezagutzera eman da. Egilea Leire Urbeltz da (Iruñea, 1985) eta “'Desipuindegia' izena jarri dio bere lanari. Irudian, kolore anitz eta bizien bidez, azokaren lehen edizioak gogora ekarri nahi izan ditu egungo garaietara egokituz. Gainera, azoka osatzen duten hainbat elementu aurki daitezke (biniloak, liburuak edo aldizkariak). Azken finean, Leire Urbeltzek 60ko hamarkadako azokaren lehen edizioei omenaldi bat egitea nahi izan du kartel horren bidez.

Informazio gehiago, Durangoko Azokaren webgunean.


Iruzkinak:

2021/10/18

เว็บ 123
Fast service and a consultant available 24 hours a day.



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!