Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Denetariko 60 gehikuntza Azpitituluak Euskaraz webgunera

2021/10/02 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Azken hilabeteetan Filmazpit eta Open Data Euskadi webguneen bidez askatu diren hainbat film dokumentatu eta kargatu ditugu irail honetan Azpitituluak.eus webgunera. 60 film gehituz katalogora, urte amaierarako 1.500 film edukitzeko helburua gertuago daukagu.

Gehikuntza hauetan azken bi urteetako filmak dira gehienak. Baten batzuk nabarmenak aipatzeagatik, mundu zabaleko zinema adibideak:

  • Adults in the Room, film greziarra, Yanis Varufakis ministroak Europako Batasunarekin izan zuen gudu epikoaren kontakizuna.
  • Parasite korearra, drama-komedia zorrotza, Hego Koreako nazioarteko arrakasta historiko handiena.
  • Divino Amor brasildarra, distopia erlijioso moduko bat, oso bitxia...
  • Mirai japoniar animea, kritikak goretsia.

Biografia edo biopic zenbait:

  • RocketmanElton John-en bizitzarekin.
  • Tolkien eta Resistance, 20. mendeko bi sortzaileren gaztaro urteak kontatzen dituztenak, J.R.R. Tolkien idazleaz eta Marcel Marceau mimoaz ari gare.
  • I Am Greta: tira, hau ez da biopic bat, baizik eta Greta Thunberg ekintzaile ekologista gaztearen inguruko dokumentala.

Eta beste zenbait film aipagarri:

  • Les Miserables, ez Victor Hugoren 19. mendeko Frantzia deskribatzen duena, baizik eta Ladj Ly jatorri maliarreko zinegileak 21. mendeko suburbioetan ikusitakoa dakarrena.
  • The Burnt Orange Heresy, thriller interesgarri bat, aktore bikainekin.
  • Birds of Prey, super-heroien dosiak behar badituzu: emakume-ikuspegi gehiagorekin honetan, akaso (artikulu honetako irudia, horretakoa da)
  • Yesterday: zer gertatuko zen The Beatles denon memoriatik desagertuko balira, salbu eta kantari galdu baten burutik?
  • Cold Pursuit, zergatik Lian Neeson, edo beste modu batean esanda, Liam Neesonelako.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!