Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euskararen Legea eta Nafarroako Administrazioetako Langileen Estatutua aldatzea, bereizkeriak amaitzeko

2021/10/10 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Hauxe dio Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Gutunaren 7.2 artikuluak: “Erregio edo gutxiengoen hizkuntzetako hiztunen eta gainontzekoen arteko berdintasuna lortu asmoz edo hizkuntzan egoera berezia kontutan izan dadin hartutako aldeko neurri bereziak, ez dira indar handiagoko hizkuntzetako hiztunen kaltetan egindako bereizkeriatzat hartuko”.

EUSKARAREN LEGEA ETA NAFARROAKO ADMINISTRAZIOETAKO LANGILEEN ESTATUTUA ALDATZEA, BEREIZKERIAK AMAITZEKO

 

Hauxe da talde parlamentarioei Administrazioan Euskaraz Taldeak egindako proposamena, Euskararen Legea aldatzeko, eremu mistorako 17. artikuluan hurrengo pasarteak gehituta:

“Ez dago lanposturik jendearekin noizbait harremanik ez duenik. Beraz, Administrazioen ahalmena da lanpostuen artean lehentasunak ezartzea, inolako mugarik gabe. Lanpostu batean euskaraz jakitea eskatzea ezin da inolaz ere diskriminaziotzat jo.

Euskaraz jakitearen merezimendua ezartzea zerbitzu elebiduna eskaintzearekin lotuta dago. Beraz, Administrazioen ahalmena da horri zenbateko garrantzia ematea. Horrexegatik, lanpostu batean euskaraz jakitearen merezimendua ezartzea edo Plantilla Organiko osoan euskaraz jakitearen merezimendua ezartzea ezin da inolaz ere gehiegizkotzat edo desproportzionatutzat jo”.

Epaileek edo Nafarroako Administrazio Auzitegiak, Euskararen Legea gaizki aplikatuta, administrazioei eskuak lotu dizkiete lanpostuei hizkuntz profilak jartzeko edo euskara merezimendu gisa puntuatzeko. Horrexegatik, Legea hobeto zehaztea eskatu dugu, ez dadin errepikatu Zizur Nagusiko, Berriobeitiko, Antsoaingo, Berriozarko, Atarrabiako, Uharteko eta Lizarrako Udalekin, gertatutakoa, eta baita Nafarroako Gobernuarekin berarekin ere.

Hauxe dio Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Gutunaren 7.2 artikuluak: “Erregio edo gutxiengoen hizkuntzetako hiztunen eta gainontzekoen arteko berdintasuna lortu asmoz edo hizkuntzan egoera berezia kontutan izan dadin hartutako aldeko neurri bereziak, ez dira indar handiagoko hizkuntzetako hiztunen kaltetan egindako bereizkeriatzat hartuko”.

Artikulu hori Espainiako Estatuan indarrean egon arren, epaileek muzin egiten diote.

Era berean, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileriaren Estatutuan langile euskaldunek jasaten duten bereizkeria zuzentzea eskatu diegu, 33.2 artikulua ezabatuta:

”Hautapen probak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako edozeinetan, euskara edo Europar Batasuneko edozein hizkuntza jakin beharra duten lanpostuetan sartzen direnek, handik aurrera, beren administrazio publikoan hutsik dauden eta hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostuak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzen ahalko”.

Espero dezagun talde parlamentarioek ongi ohartzea bereizkeria non dagoen.

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!