Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Plone, arrakasta kasua software librean

2021/10/22 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

CodeSyntax-entzat inportantea da Plone izeneko softwarea: edukia kudeatzeko sistema edo CMS delakoetan, aukera librea, sendoa eta euskaratua, Python programazio lengoaian oinarritua. 21. mendeko software librearen arrakasta kasuetako bat da Plone, eta bere komunitatea da bere indarra, ez dago enpresa zehatz bat bere atzean, taldelana baizik. Komunitate hori PloneConf edo Plone Konferentzietan biltzen da mende hasieratik, eta 2021ekoa hurrengo bederatzi egunetan izango da, 19. edizioa. Aukera bikaina da garapen berrietan ezagutza handitzeko, arrakasta kasuak partekatzeko eta komunitatearen etorkizunaz hausnarketa konpartituta egiteko. Aurten ere ez du huts egingo CodeSyntax-ek PloneConf-en, eta izatez Silver sponsor edo zilarrezko babesle izango gara bertan.

Plone Konferentzia mundu mailako urteroko bilkura da, eta aurten, iaz bezala, online izango da. Presentzialak direnean ere izan da han CodeSyntax, eta orain ere bai jakina, babesletza eskainiz gainera. 

Bihar larunbatez, urriak 23, hasiko da PloneConf 2021. Lehen bi egunak, asteburukoak, training izanen dira, hau da, prestakuntza edota formakuntzan oinarrituriko saioak. Formakuntzan zein ondorengo asteko jardunaldian, CodeSyntax-eko Plone taldeko sei garatzaile (Mikel Larreategi, Lur Ibargutxi, Nagore Ruiz de Escudero, Bittor Poza, Ion Lizarazu, Unai Etxaburu) egonen dira, asteburuan ere jo ta sua. Lantalde honetako bi lagunek, bideo batean azaldu digute ze espektatibarekin goazen PloneConf honetara.

Aurtengo konferentzia online izango da LoudSwarm Virtual izeneko plataformaren bidez eta edonork parte har dezake. Konferentziak irauten duen bederatzi egunetan zehar prestakuntzak, elkarrizketak, espazio irekiak, gizarte jarduerak, eta abar egongo dira. Nazioarteko ordutegi formatu batean, gure ordutegko 15.00etan hasiko dria saioak.

Plone konferentzian tratatuko diren gai eta tresna teknologikoen artean:; Zope, Guillotina, Piramide eta Volto. Hemen duzue hitzaldien zerrenda osoa.

2020an, mundu osoko 30 herrialde baino gehiagotako 295 laguntzailerekin, konferentzia arrakastatsua izan zen. Babesle izateko hainbat maila daude eta baita abantaila desberdinak ere.2020ko hitzaldietako bideo guztiak gordeta geratu ziren. Berdin egingo da 2021koekin eta jakinaraziko dizuegu.

CodeSyntax-ek Plonerekin egiten duen lanaz gehiago jakiteko, hemen: https://www.codesyntax.com/eu/enpresa/plone-cms

 


Iruzkinak:

2021/10/22

 KBC Head Office Number “My
father is a farmer. It’s not giving him money. It’s his money,
“Sanoj said,” He could not complete his studies because of our
family situation.

2021/10/23

Check out official images of the fake
jordan 1 below and stay tuned for official release info. Chinese New
Year is celebrated on February 12th next year, so expect a release around
that time.


2021/10/23

Great nice and informative article,  Really helpful blog. thanks splunk
training for sharing the information

2021/11/17

slotxo
Football price online Online betting odds



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!