Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Berria Ikasgela, egunkariaren ekimen berria

2021/11/01 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Berria egunkariak sortutako BERRIA Ikasgela ekimen berriak 12 urtetik aurrerako ikasleekin eskola orduetan lantzeko gaiak bilduko ditu, hezkuntza komunitateari material osagarria eskainiz. Azaroaren 3an aurkeztuko da Zoom bidez, eta nahi duten irakasle guztiek parte hartu ahal izango dute. Ekarpenak eta proposamenak jasoko ditugu. Izena eman nahi baduzu, sartu hemen.

Edukiak gaika eta ikasgaika antolatuta egongo dira, eta testu hutsez gain, bideoak eta infografiak ere eskainiko ditu. Hitzen araberako bilaketa libre eta adimentsua egiteko aukera ere bada. Berria egunkariko edukiak ikasleekin lantzeko eran moldatuko dituzte, eta euskaraz gaitasun apalagoa duten ikasleentzat, laburpen bat izango dute testu hasieran eta kontzeptu zailenek hiztegi gisako azalpen bat edukiko dute.

Gehienbat, 12 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzendutako edukiak dira, ikasgaiak osatzeko aproposak izan daitezkeelako aukeratuak.

Foro bat ere bada, pribatua eta irakasleentzat. Erregistroa eginez hemendik sar zaitezke. Asteroko buletin bat ere prestatu dute, hemendik egin harpidetza. Kontu praktiko hauek eta gainerakoak hezkuntza komunitatearekin komentatzeko, Zoom bidezko mintegia antolatu azaroaren 3an, arratsaldeko 17:30etan. Izena eman mintegian interesa baduzu.

Bisitatu eta erabili https://www.berria.eus/ikasgela/ 

 


Iruzkinak:

2021/11/22

สล็อต
เครดิตฟรี
here are both card games OnlineSlot Games



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!