Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Rikardo Arregi sariak 2021, nominazioak jakinarazi dituzte

2021/11/05 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Rikardo Arregi kazetaritza sariek (RAKS) bi atal izango dituzte aurten, Kazetaritza eta Komunikazioa, eta bakoitzean lau nominatu jakinarazi ditu antolakuntzak. Alor bakoitzeko saria 9.000 eurokoa da. 2021eko RAKS sarien edizio hau historiako 33.a izango da. 2020ko ekitaldiko irabazleak izan ziren: komunikazioaren alorrean Egunean Behin joko-aplikazioa, eta kazetaritzakoan Osasun Etxea Euskadi Irratiko saioa.

Hona nominatuak. Kazetaritza sarirako:

Komunikazio sarirako:

Proposamenak jaso eta nominatuak jakinarazi dituen epaimahaia honako lagunek osatu dute:

  • Itxaro Borda (idazlea eta prentsa kolaboratzailea),
  • Aingeru Epaltza (idazlea eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea),
  • Maite Goñi (MUko HUHEZIko irakaslea eta komunikazioan aditua),
  • Elixabete Larrinaga (UEHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko irakaslea),
  • Ion Muñoa (Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Graduko irakaslea),
  • eta Jon Sarasua (MUko HUHEZIko irakaslea eta komunikazioan aditua).
  • Mahaiburua izango da Andoaingo Udaleko Euskarako zinegotzi arduraduna, Alexander Huitzi.

2021eko irabazleak azaroaren 19an ezagutaraziko dira, Andoaingo Bastero Kulturgunea 19:00etan egingo den ekitaldian. Ekitaldi horrek leitmotiv nagusi bat izango du aurten: Martin Ugalde idazle eta kazetaria (Arregiren herri berekoa zen, Andoaingoa) jaio zela 100 urte betetzen baitira. 


Iruzkinak:

2021/11/23

igoal88
เครดิตฟรี
is another channel in earning



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!