Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Sustatuk 20 urte bete ditu eta ospatu egingo dugu

2021/11/05 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

2001eko azaroan sortu zen Sustatu, euskarazko lehen weblog gisa (weblog izen edo forma hori erabili genuen gure lehen aurkezpenetan). 20 urte bete ditugu beraz, edo beteko ditugu, jaiotzaren data zehatzik ez baitute gordetzen artxiboek: artikuluak argitaratzen hasi ginen, erdi ezkutuan hasieran, eta erdi agerian geroago. Ordukoak data difusoa badu 20. urteurrenak ez du izango, ospatu egingo dugu jardunaldi eta ospakizunaren hiru aste barru, azaroaren 26an, #20urte topaketa izango da. 

2001. urtean, Goiena eta CodeSyntax-en arteko elkarlan bezala sortu zen Sustatu, tarteko zubilan eta konektibitateak neurri handi batean Joxe Aranzabal kazetariak jarri zituelarik. Aranzabalek berak bere garaian urriaren 29an dekretatu zuen jaiotza eguna .. Eta gure artxiboetan badaude orduko albisteak, azaroan jarraipena dutenak. Hala ere, lehen egun haietan, inork ez zekien Sustaturen berri, CodeSyntax eta Goienako sortzaileok salbu, eta Joxe Aranzabalek, funtsezko kolaboratzaile gisa. 2001eko azaroaren lehen egunetan, bilaketa, e-posta bidezko banaketa eta halako doiketa batzuetan ibili ginen. Azaroaren erdialdean, mezu pribatuak bidaltzen hasi ginen euskalgintzako hainbat lagunen artean, zer zen labur azalduz, eta parte hartzera gonbidatuz. Baina artxiboan bertan begiratuta ez dago mezu bat bera dioenik "Kaixo Sustatu jaio da eta zera eta zera gara". Azkenean, prentsaurreko agerpen bat egin zen 2001eko abenduaren 19an, hedabide bakan batzuek jaso zutena.

Jaiotza agiri zehatzik izan ez arren, urtebetetzeak ospakizuna eta gogoeta merezi zuela pentsatu dugu. 2001etik martxan irautea badelako zerbait, eta gainera orduko beste ekimen batzuk ere inguruan daudelako orain, 20 urteren buruan: 2001. urtean sortu ziren Armiarma proiektua, Bertsozale.com edo Dantzan.com (biak .eus orain, gu bezala, orduan .com ginen arren), eta 2001eko abenduan, baita ere, argitaratu zen Wikipedian euskarazko lehenbiziko artikulua.

Protagonista beterano horietako batzuk gonbidatu ditugu gure urtebetetzera: 20 Urte Euskaraz Interneten izena jarri diogu dena delakoari, #20urte traola proposatzen dugu, eta tokian eta data jarri ditugu: Bilbon, Zorrotzaurreko Bilbao AS Fabrik zentroan, azaroaren 26an, ostiral arratsaldez, hiru aste barru.

Laster informazio gehiago ospakizun horri buruz. Bitartean, zorionak guri!

Ikus https://sustatu.eus/20urte/

 


Iruzkinak:

2021/11/23

igoal
Full casino, baccarat, slots, fish shooting games and other games



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!