Elhuyarrek jakinarazi duenez, beren Elia itzultzaile neuronalak erabilpen hazkunde handia izan du 2021 honetan, aurreko urtearekin alderatuta. Erabiltzaileetan, %40 egin du erabilpenak. Bestalde, duela zenbait aste, Elia artikulu itzulpenetan laguntza gisa integratuta dago Euskarazko Wikipedian.

Eliak sei hizkuntzaren arteko itzulpenak egiten ditu: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa. Horien arteko hizkuntza bikote desberdinek funtzionatzen dute, eta zabaldutako grafikoaren arabera, euskararekin zerikusia ez duten itzulpenetan ere dexenteko erabilpena du. Adi grafikoari:

Ikusten denez, gaztelaniatik euskarara (es-eu) itzulpenak egiteko erabiltzen da gehien, eta ondoren euskaratik euskarara, baina hurrengo 3 hizkuntza bikote erabilienetan ez da euskarari:
- es-gl: gazteleratik galizierara.
- es-ca: gazteleratik katalanera
- en-es: ingelesetik gaztelerara.
Elhuyarren arabera, bi milioi bisitatik gora izan ditu Elia.eus webguneak aurten, ia 600.000 erabiltzaileren artean eginak. Guztira, 610 milioi hitz baino gehiago itzuli ditu sistemak.
2022/01/23
igoal
Full casino, baccarat, slots, fish shooting games and other games