Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Gaur dira 20 urte Wikipediako euskarazko lehen artikulua idatzi zela

2021/12/05 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Gaur dela 20 urte sortu zen Wikipediako euskarazko lehen artikulua. Lurra izan zen, 2001eko abenduaren 6an (Euskaldunon Egunkariaren eguna, gure egutegi sentimentalean). Wikipedia orokorrak urtebete ere ez zuen betea (2001eko urtarrilaren 15ean jaio zela dio historiak). Artikulu hura ez zegoen lotuta euskarazko beste edukiekin, ingelesezko proiektu batean ia isolatutako elementu bat izan zen, baina lehena izan zen eta bere sortzaileari aitortu behar zaio, gaur egungo Interneten dagoen euskarazko eduki eta kolaborazio proiektu aberatsenaren lehen urratsa izan zela.

Horri hark badu isla egun batzuk geroago Archive.org-ek atera zion argazkian (ikus goiko ilustrazioa). URL honetan izan zen, http://eu.wikipedia.com:80/wiki.cgi?Lurra

Eta gaur egungo Wikipediaren tripetan ere badago, lehen edizioaren erregistroa. Honako testu ekarpena izan zuen, hasierako poetiko samar batekin gerora Wikipedia editatzeko estandarrek zuzendu duten joera bat: "Eguzki handi batek, lau planeta erraldoik, bost txikiagok, berrogei satelite baino gehiagok, 100.000 satelite baino gehiagok, eta beharbada 100.000 milloi izar lokak eratzen dute Eguzki sistema, eta hala ere, batean baino ez dugu bizitza aurkituko: Lurran." Gaur egungo Lurra artikuluak beste idazketa bat dauka, baina bere edizio, zuzenketa eta guztiak historialean gordeak daude.

Erabiltzaile hura nor izan zen ere badakigu, nolabait: Drpolilla. Getxoko doktore aitzindari eta misteriotsuak Wikipedia editatzen jarraitzen du tarteka, baina profil baxuko wikilaria da. Baina bejondeiola! guztien ekarpenekin egiten baita Wikipedia, eta lehena egitea berari okurritu zitzaion!

Lurra sortu aurretik, eu.wikipedia.com domeinua hor zegoelako izan zen... horren aztarna misteriotsuagoa da. 2001eko abenduaren 4rako han zen eu.wikipedia.com delakoa, Wikipedia-euskaraz izenburuarekin, orriak betetzeko gai proposamen batekin, eta kopiright (sic) abisu euskaratuarekin, lizentzia libreko edukia dela abisatuz. Baina bere sorrerari buruz ez du datu gehiagorik (oraingoz) euskal wikilarien komunitateak.

Lehen urrats hauetatik abiatuz, bi urteren buruan sortu zen ofizialki eu.wikipedia.org azal ofizial, beregaina kontsidera daitekeen euskarazko wikipedia (2003ko azaroaren 7an). Beste urtebete igaro zen 1.000 artikuluko muga gainditzeko (2004 hasieran), 10.000ko muga 2006ko hasieran, 50.000 artiluena 2009ko Euskararen Egunean (abenduak 3), 2011ko martxoan 100.000 artikuluaren mugarria. Gaur egunean, 384.000 artikulutan gaude, estatistika eguneratuek erakusten duten bezala.

Bitartean, 2016an elkarte bat sortu zen, Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE), irabazi asmorik gabeko erakundea, Wikimedia mugimendu globalean erabiltzaile talde hisa onartua, eta euskarazko wikipediaren gobernantzaz enkargatzen dena (baina ez da jabea, Wikipediarena denona baita, eta editatzeko eta aberasteko gaitasuna ere bai, erabiltzaile ororena).

Irudi hau ilustrazio batekin amaitzeko, ze irudi hobe hazkundearen grafiko hau baino:


Iruzkinak:

2021/12/07

สมัคร
igoal88win
Commitment to service Stable financial

2021/12/08

Muchas gracias por compartirlo. Les quería aconsejar visitar Casinority
España y encontrar nuevos casinos online. 



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!