Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euskal Telebistako kateen irudi berria, Mikel Urmenetak diseinatua

2022/01/01 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

ETBrako logo berriak diseinatu ditu Mikel Urmeneta disenatzaile nafarrak (Kukuxumusu eta Katuki Saguyaki marken sortzaileak), eta urtea hasi denetik EITBren telebista zerbitzuen irudia dira (Euskal Telebistari baitagozkio logotipoak, ez EITB erakundeari).

Logo berriak markatuko du ETBren 40. urteurrena, 2022 honen abenduaren 31n beteko baitira euskal telebistaren lau hamarkadak. 1982 hartan txantxangorri baten irudiarekin egin zen ezaguna Euskal Telebista, eta harrezkero txoriaren irudiak jarraitu du EITBren irudiarekin nolabait lotuta egoten.

2022ko eraldaketa honetarako, txoriarekin eta txitoarekin lotuta, arrautza oskol baten irudia landu du Mikel Urmenetak, guztien etxea adierazi nahi duen sinbolo bat. Urmenetaren hitzetan: "ETB txantxangorri batetik jaio den bezala, txantxangorri hori arrautza batetik jaio da, eta zergatik ez, euskaldun guztien etxea izan daitekeen arrautza batetik. Jatorria, bizitzaren iturria eta euskal gauza guztien kontenedorea izango litzateke arrautza hori, euskal gizartearena, euskararena, txantxangorriarena eta euskal telebistak ordezkatzen duen guztiarena."

Horrekin batera, kate zenbakiak adierazteko marra edo bloke batzuk dira orain adierazgarriak, ia-ia zenbaki erromatarrak (baina ETB4 ez da etb IV baizik eta etb IIII). Marra horiek "euskal eskultoreen eskolan inspiratutako ikurrak dira", Urmenetak esan duenez (Oteiza, Chillida edo Basterretxearen lanetan, besteak beste). "Elementu berriak dira, oso indartsuak. Irudi berri hau disruptiboa, cool, entretenigarria eta jendearen gertukoa izango da dudarik gabe."

Hona irudiaren aurkezpena Mikel Urmenetaren txio jarioan, gaztelaniaz, konturatuko zaretenez:

Bide batez, egin dezagun errepaso bat nola eboluzionatu duten EITBren logotipoek 40 urte hauetan:

1982-2000

2000-2008

2008-

 

ETB1 katea identifikatu duten euli edo/eta logo batzuk:

ETB4rako, berdin:

 


Iruzkinak:

2022/01/06

igoal88
Where else can you find a better casino



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!