Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Wordle, beste hitz-joko adiktibo bat (oraingoz ez dago euskaraz)

2022/01/10 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Berbaxerka sortu, hemen Sustatun iragarri, eta berehala nahiko modako bihurtu dela ematen du. Katalanez Paraulogic-ek bezala, Berbaxerkak euskaraz erakarmena daukala ematen du. Eta hitz jokoak modan dauden beste seinale bat, Wordle jokoaren popularitatea nazioartean. Ingelesez puztuz joan da bere erabilpena azken asteetan, eta oraintsu katalanezko eta gaztelerazko bertsioak sortu dira jada.

Berbaxerka bera eta Egunean Behin bezala, egunero erronkatxo bat proposatzen duen jokoa da wordle. Bost hizkitako hitz bat asmatu behar da hizkuntza bakoitzean egunero. Zeuk sakatzen duzu lehen bosteko aukera. Enter eman eta berde dauden hizkiak beren tokian ondo daude, grisaxkak ez daude hitzean, eta horixkak badaude, baina tokiz aldatuta. Adi, letrak errepika daitezke-eta.

Hona instrukzioak katalanez:

Hona duela egun batzuetako ingelesezkoa:

Eta hau gaurkoaren partida emaitza, espainolezko bertsioan, Sustatuko editoreak asmatuta (letrak estalita ez laguntzarik emateko):

Hiru bertsioak, eta beraien garatzaileak:


Iruzkinak:

2022/01/14

เกมสล็อต
Guaranteed by the service for a long time.



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!