Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Eskolako egutegi zientifikoa euskaraz (2022)

2022/01/11 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Duela egun batzuk zientzia egutegi biren berri eman genizuen, biak euskaraz eta emakumezko zientzialariak aipatzen zituztenak, eta gaur beste baten berri eman da: 2022 Eskolako Egutegi Zientifikoa, Espaniako CSIC erakundeak bultzatzen duena eta euskaraz ere ateratzen dena duela hiru urtetik hona. Euskarazko bertsioak EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntza izan du prestaketan, eta hemendik aurrera izango du banaketan.

Hemen egutegiaren orri ofiziala, eta euskarazko bertsioa zenbait PDF formatutan (eta kalkulu orri gisa ere, moldaketa gehiago egiteko bakoitzak).

Aurtengoa, egutegi honen hirugarren edizioa da. Egutegia digitala da eta webgunetik deskarga daiteke, 50.000 deskargatik gora izaten ditu azken urteetan eta 3 .500 ale inprimatzen dira gaztelaniaz. Aurten euskaraz ere inprimatu dira 1 500 ale eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eskoletara bidaliko ditu gaurtik aurrera.

Egutegia honako hizkuntzetan dago: gaztelaniaz, aragoieraz, asturieraz, katalanez, euskaraz eta galegoz eta baita ingelesez, frantsesez, arabiarrez eta esperantoz.

Batez ere, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat da. Egunero, efemeride zientifiko edo teknologiko bat jasotzen du, plazaratzen dira.
Egutegiaz gain eskoletan erabiltzeko gida didaktiko bat landu da, irakasleek nahi izanez gero edukia lantzeko ikasleekin. (PDF deskargen artean duzue). 


Iruzkinak:

2022/01/14

เกมสล็อต
Guaranteed by the service for a long time.



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!