Biba Egunean Behin lehiaketaren 3. saioa atzo asteartez eman zen ETB1en eta ETBren Interneteko kanaletatik. Jokora etxeetatik konektatuak 29.980 pertsona izan ziren guztira. Hiru sailkapen txanden ondoren, etxeko 20 onenek jokatu zuten aurreko txapeldun batzuekin: Korrika amaierako partidako irabazle Alba Estrada, abenduko Biba Egunean Behin-eko irabazle Jon Arroyo usurbildarrarekin eta 8. denboraldiko irabazle Erik Gartzia kazetariarekin. Gartziak irabazi zuen, demostratuz ez bakarrik txanpa luzeko denboraldian nabarmentzen dela, baita berehalako erronketan ere.

Platoan, hiru bikotek jokoan parte hartu zuten aukera berriekin, galde-erantzunen artean gelditzen zen erloju batekin, iruzkinak egiteko tartea ematen zuelarik horrek, estatistikak eta asmakuntzak zuzenean jarraitzearekin batera.
Hemen, Tessa Andonegi eta Sua Enparantza aktoreak (Irabazi Arte telesailekoak), nahigabeko hutsa egin ondoren: sakatu ondoren, argitu zen jokaldia eta ikusi zen halaber jende gehienak asmatu zuela jokoaren izena (Wordle zen, ez Berbaxerka).
Beste bi bikoteak izan ziren Maren eta Alex Sardui musikariak; eta Iban Garcia influentzerra eta bere ama eta kolaboratzaile Maite Azpiazu. Hona bere jokaldietako uneak:
Hiruen artean, partidak erkatu ziren jokalarien bataz-bestekoarekin, eta hor maila onenean aritu zirenak Sardui eta Maren izan ziren. Bikote honek pantailarako erakutsi zuen laugarren txanda, baina ordurako txapeldunen arteko lehia zen muina, eta Erik Gartziak demostratu zuen bikain menderatzen duela Egunean Behin. 2.000 euroko bidaia bonoa irabazi du; eta zozketaz, beste jokalari batek 1.000 eurokoa lortu zuen (etxetik aritu zenetako bat).
Honenbestez, Biba Egunean Behin finala eginda, eta 3. urteurreneko 9. denboraldia amaituta (Eider Zumalde arrasatearrak irabazi du), Egunean Behin jokoak beste oporralditxo bat hartuko du, ohi duen bezala.
Telebistako saioari dagokionez, share datuen bilketak datu onak eman ditu; prime time ordutegiko %4.1eko sharea lortu zuen saioak, %12.9 euskaldunen artean. Audientzia aldetik 76.000 ikuslerengana iritsi zen saioa.
Saioa berrikusi nahi duenak, Nahieran plataforman dauka.
2022/04/15
Dating App Photographer
Ok Sweetie.com is a New York based, dating photography team with over 20
years of magazine experience. We specialize in photographing busy New York
City professionals look their best for their online dating profiles. Our
focus is on making online dating effortless for you. New York love stories
is our thing, we make you look incredible.