Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

UEUk 'Bekaduna' webseriea estreinatuko du maiatzaren 3an

2022/04/29 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

UEUk “Bekaduna” umorezko webseriea estreinatuko du maiatzaren 3an, bere 50. urteurrena ospatzeko asmoz. Proiektu hau UEUk, BIRA produkzioak eta Hiru Damatxok egin dute elkarlanean eta Mikel Irazustak eta UEUko lantaldeak egin dituzte aktore lanak. Webseriea lau kapituluk osatzen dute eta asmoa bi astetik behin UEUren youtube kanalean kapitulu berri bat argitaratzea da. Ikusi hemen aurrerapena

UEU bere 50. urteurrena ospatzen ari da eta hainbat egitasmoren artean, maiatzaren 3an “BEKADUNA” webseriea estreinatuko dute sarean. Ikus-entzunezko honen helburua urteurrena modu jostagarrian ospatu, oraindik UEU ezagutzen ez duten publikora iritsi eta UEUko komunitatea omentzea da. UEUko ordezkariek esan dutenez, “UEUren 50. urteurrena modu desberdin batean ospatu nahi genuen. Askotan gisa honetako urteurrenak oso seriotik joaten dira, eta nahiz eta horrelakoak ere beharrezkoak diren, UEUren izaera alaia eta parte-hartzailea islatuko zuen zerbait egin nahi genuen, zerbait ganberroagoa. BIRA eta Hiru Damatxokoek The Office telesailean oinarritutako gidoia aurkeztu zigutenean, segituan gustatu zitzaigun eta lantaldeko kideak aktore bihurtzea ederra litzatekeela pentsatu genuen. Pentsa, 21eko taldetik 16k parte hartu dugu bertan, gehi zuzendaritzako kide batek”.

Webseriea UEUk, BIRA produkzioak eta Hiru Damatxok egin dute eta emaitzarekin pozik daude denak. Mikel Alvarez, BIRA produkzioko kidearen esanetan: “Ideia zoro asko izaten ditugu, eta askok, ez dute lekurik topatzen. Batzuk ordea, argia ikusten dute. BEKADUNA webserieak, lekua baino, etxea topatu du UEUn. Beste inon ezingo litzateke proiektu hau aurrera atera. A zer taldea! Eta… zeinen ondo pasa genuen Azti M3ra!”. Lander Arretxea Hiru Damatxoko kidea ere oso pozik dago proiektu honekin: “Ez du (behar bada) euskarazko fikzioa salbatuko Baina goiz aldrebes bat baino gehiago bai”.

Egitasmo hau maiatza eta ekainean UEuk egingo duen bazkidetza kanpainaren baitan kokatzen da. BEKADUNA lau kapituluk osatzen dute eta asmoa bi astetik behin UEUren youtube kanalean kapitulu berri bat argitaratzea da. Tarteko asteetan bestelako edukiak zabalduko dituzte: toma faltsuak, gifak, argazkiak eta abar.

 

BEKADUNA FITXA TEKNIKOA


SINOPSIA: Simon Eibarrera etorri da lan-elkarrizketa bat egitera, baina urgentzia bat dela eta UEUren egoitza den Markeskoa jauretxean sartu beharko du. UEUko langileek beste pertsona batekin nahastuko dute eta ordutik aurrera dena kilker kaiola bat bihurtuko da…

  • Gidoia eta zuzendaritza: Mikel Alvarez eta Lander Arretxea
  • Gidoi-laguntzailea: Idoia Torregarai
  • Irudia: Leire Egaña eta Beñat Iturrioz
  • Argazki zuzendaria: Beñat Iturrioz
  • Zuzeneko soinua: Lander LLorens eta Mikel Pintado
  • Mikrofonista: Tito Blazquez
  • Edizioa: Elba Berganza
  • Postprodukzioa eta kolorea: Peru Isasi
  • Aktorea: Mikel Irazusta (Barrexerka)
  • UEUko “aktoreak”:  Irati Iciar, Ireide Arriolabengoa, Aitzol Astigarraga, Alazne Lazpiur, Unai Del Burgo, Zihara Enbeita, Zuriñe Etxanobe, Koldo Garcia, Oihana Gardoki, Nekane Intxaurtza, Uxoa Iñurrieta, Oihane Landazabal, Ainhoa Latatu, Mari Karmen Menika, Ane Sarasua, Idoia Torregarai, Xabi Zubeldia


Iruzkinak:

2022/04/29

sincerlyuplifting is an
awesome blog to get motivated and daily improvement tips. I follow this
website for a couple of months now You can check this too. No one wants a
boring life but not everyone is worth giving you the best suggestion.

2022/04/30

Thank you for your article. Really Cool.	get more
info here about Tridentent

2022/04/30

Great blog.Really looking forward to read more. Awesome.	get more info here
about Tridentent

2022/04/30

Thanks-a-mundo for the blog.Really thank you! Cool.	Tridentent best
Company

2022/04/30

Thanks-a-mundo for the article post. Great.	Tridentent
Singapore

2022/05/02

ค่ายเกมส์สล็อตGuaranteed
by the service for a long time.

2022/05/02

Get free loans & Alret before applying loans check all details 
SBI Business
Loan Apply Online 2022 
in breif check this site click here 

2022/05/02

if you got any issue related any games apps check this site 
inewkhusi 

2022/05/03

Hello guys just click and enjoy Cricket League MOD APK

2022/05/03

Nice Post!

escort
service in udaipur

2022/05/04

Thankful for what you bring, Friday
Night Funkin is a music game with extremely unique graphics that I want
to relax with you.

2022/05/12

40 Best Small Business Ideas in India for 2022
1) कंटेंट
राइटर और
ब्लॉगिंग
यदि आपकी
लेखन शैली और
पढ़ने के
कौशल पर आपकी
मजबूत पकड़
है, तो आप अपने
कौशल का
उपयोग अपने
आप को एक
अच्छी आय
अर्जित करने
के लिए बहुत
आसानी से कर
सकते हैं। यह
न केवल भारत
............

2022
के लिए भारत
में 40
सर्वश्रेष्ठ
लघु व्यवसाय
विचार | 40 Best Small Business Ideas in India
for 2022

https://www.indiasno1finance.in/2022/05/40%20Best%20Small%20Business%20Ideas%20in%20India%20for%202022.html



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!