Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Berdintasuna jaietan: Alarde matxisten iraupenetik, gizonezkoen desagertzeraino

2022/06/30 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Intriga pixkat zegoen nola hartuko zuen Irungo Udalak gaur San Martzialeko alarde parekidea, baina ohi bezala izan da: alkateak harrera egin dio alarde matxistari, eta muzin parekideari (Arantxa Iraola Berriako kazetariaren kontakizunean ikusia). Kontraste gero eta handiagoa egiten dute Bidasoako alarde matxistek, beste herri batzuetan gertatzen ari denarekin. Atzo, adibidez, emakumezko batek dantzatu zuen lehen aldiz Lekeitioko San Pedro eguneko Kaxarranka. Hala ere, beste joera kezkagarri bat ere nabaritu dute batzuek; emakumezkoek espazioa hartzearekin batera, ekitaldi batzuen feminizazioa eta, ondorioz edo, gizonezkoen desertzioa eta desagerpena.

Ane Maruri dantzariak egin zuen Kaxarranka atzo. Une hunkigarria izan zen. Ikus atzokoaren argazki sorta, eta bideo bat jarraian.

Lekeitioko egun aitzindaria, beste jai-ikuskizun eta dantza ekitalditan ikusi da aurten, Dantzan.eus-ek jaso duenez. Oñatiko Korpus-dantzetan 2018an eta Tolosako Bordon-dantzan 2013an hasi ziren emakumeak parte hartzen, baina aurten bi kasuetan, buruzagi edo kapitaina, dantzari nagusia alegia, emakumezko bat izan da lehen aldiz.

Dantzan.eus-eko arduradun Oier Araolazak iruzkin gehigarri interesgarri batzuekin kontestua eman dio aurrerapen hauei, argi-ilunak ikusten baitira berdintasunerako bidean. "Poz handia batetik. Gero eta kezka handiagoa bestetik. Protagonismoa partekatu behar dutenetik gizonezkoak desagertzen hasi dira dantzatik." Aldaketa azkar gertatzen ari dela dio Araolazak:

"Ardura handiz jarraitzen ari garan gertaera da. Mutilek soilik egiten zuten dantza, emakumeak hasi eta 2-3 urtera gizonezkoa ia desagertu".

Erantzun ugari eta Twitterreko hari luzeak abiatu dira Araolazaren txio horretatik. Dantza bezala, beste kultura adierazpide batzuetan, publikoa eta parte-hartzaileak emakumezkoak bihurtzenm ari direla nagusiki. "Arlo bat feminizatzen denean, prestigioa galtzen du. Irakurketarekin ere gertatu da, adibidez", esan du Leire Narbaizak adibidez. Gizonezkoek kultura edo sentsibilitatea izan daitekeena arbuiatzen badute, "gizonezko izateko modu askoz testosteronikoagoa" gailenduko da, dio Narbaizak. "Desastrea denondako." Aintzane Muguruzak dio aldiz, "gizonak mainstream ez diren jardueretatik alboratzen direla bakarrik eta kultura adierazpen gehienetan oraindik ere jaun eta jabe direla."

Eta gainera, beste zerbaiti ere azpimarratu du Araolazak: "Kulturgile eta hartzaileei dagokienez feminizatuta dauden alorretan ere, botere eta protagonismo maila gorenetan gizonezkoak dira nagusi. Dantzan eta literaturan hori sumatzen dut nik behintzat."

Alardeei dagokienez... ustezko herri gehiengo matxista horiek, udalek babestuak, nagusi diren arren oraindik Hondarribian eta Irunen, bertako emakumeen borroka, berdintasunaren aldeko aldarriak, funtsezkoak izan dira beste herrietan (gorago aipatu ditugun Lekeitio, Oñati edo Tolosa bezalako kasuetan) aldaketa gertatzeko. Kaxarrankarena edo Tolosako San Joan egneko Bordoi dantzakoa "natural" gertatu denik ez dugula sinetsi behar dio Araolazak:

"Ni ez naiz "natural" aipatu zale. Ulertzen dut "ageriko gatazkarik gabe" bideratu dela adierazi nahi dela. Baina "natural" esanda pentsa liteke bere kabuz gertatu dela. Eta hori ez da horrela. Feminismoaren eta alardeetako borroka gabe ez dakit gaurkoa ospatzeko moduan geundeken."


Iruzkinak:

2022/08/20

สูตรหวยยี่กี2564ฟรี
you Really easy to play wkwkkk



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!