Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Ikusgelak aurrera jarraitzen du, literaturako marrazki bizidun eta guzti

2023/01/12 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Maiatzean Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak aurkeztu zuten Ikusgela proiektuak aurrera jarraitzen du 2022an, atzo argitaratu zen ale oportuno batekin, Inflazioa (ekonomia alorreko bideoa). Wikipediako edukiak euskarazko ikus-entzunezko pedagogiko libreekin aberasteko proiektua da Ikusgela, eta euskal hezkuntzan eragina ere izaten ari da (iazko EAEko selektibitate azterketetan Hannah Arendt eta Simone de Beauvoir filosofoen inguruan galdetu zuten, eta Ikusgelako bideoetan bien nondik norakoak txukun laburtuta zeuden, ikasle askorentzako lagungarri izan ziren dudarik gabe). Ekonomia eta Filosofia dira, hain zuzen, Ikusgelaren hiru ildo tematikoetarik bi, baina hirugarrenak ere, Literaturakoak, aipamena merezi du eta gaur hona dakargu hain zuzen.

Literaturako ildo horretan, orain artean lau bideo argitaratu dira: Bernat Etxepare, Axular, Txomin Agirre eta Txillardegiri buruzkoak. 2023ko uda bitartean,  Gabriel Aresti eta Mariasun Landa azalduko dira, adibidez, eta beste pare bat ere bai.

Egikeran, bideo bereziak dira euskal literaturari buruzko hauek: Hiru Damatxo ekoiztetxeak egin dituen marrazki bizidunen bidezko bideoak dira. Elbira Zipitria ikastoletako andereño aitzindaria da pertsonaia nagusia bideoetan, eta berak aurkezten ditu (Nerea Arriola aktorearen ahotsarekin) euskal literaturako pertsonaiak. Animazioak Unai Gaztelumendirenak dira, gidoilari Ane Garcia eta Lander Arretxea aritu dira, eta lan pedagogikoa Alaitz Urkizuk landu du. Hona sorta honetan aurkeztu den azken bideoa, Txillardegirena:

Ikusgela dago Wikipedian eta hainbat kanaletan, https://wikimedia.eus/ikusgela/ orriko ikono sozialetan duzue, adibidez. Bideoak Youtuben bezala Peertuben ere badaude.


Iruzkinak:

2023/01/17

เว็บหวย
Game online fun to promotion free credit to bonus

2023/01/18

หวยฮานอย
the Number on top money Easy to make

2023/01/19

หวยหุ้น
Click here, how got my dancing expertis

2023/01/19

Good website UFABET 

2023/01/20

เว็บแทงหวย
The best web Good for investment Bet.

2023/01/24

หวยใต้ดิน
joine promotion free credit Sign up Click here right now

2023/02/14

บีวิน Top
fun online games in Asia.



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!