Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Twitterren timeline hondatua, euskaraz hobeto orain!

2023/01/23 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Twitterren, web bertsioan, timeline edo denboralerro nagusia hondatu zitzaigun azaroan, Elon Musk-ek konpainia erosi eta gertaturiko aldaketen barruan. Baina hara zer diren gauza, orain timelinearen interfaze For You eta Following ataletan banatu dutelarik, zuk jarraitzen dituzun txioen hurrenkera Following atal sekundariora eraman du Twitterrek, eta ez dago lehenesterik gainera. For You eduki algoritmikoa hobesten du zerbitzuak, beti, beti klik bat egitera behartuz erabiltzailea Following eduki kronologikora joateko... Hala gertatu da hizkuntza nagusietako zerbitzuan, baina euskaraz, hara! ez dbil horrela: eduki kronologikoa erakusten dute bi fitxek. Gure gomendioa, itzuli hizkuntza ezarpenetan euskarara, Twitterreko esperientzia horrela hobea baita.

Kontu honek funtzionatzen du euskarazko web bertsioarekin, dela mugikorreko nabigatzailetik edo PC-tik iritsita. App bertsioan oraindik ezarpenetan ordena kronologikoa lehenetsita eduki dezakezu, ez dute gaur gaurkoz hautaspen algoritmiko txepel hori behartu. Hala ere, app bertsioa ez dago euskaraz, jakizue. Eta dirudienez iOS bertsioan For You hobespena indarrean jarriko da laster.

Konprobazioa, horra Sustaturen profilean ikusten genuen ingelesez izanez gero hizkuntza (berdin da gaztelaniaz eta frantsesez ere). Eduki lehenetsia FOR YOU fitxan, eta hor ageri dena Twiterri algoritmoak sudurretik ematen diona da. Ordena kronologikoa eta txio berrienak ikusteko, FOLLOWING jarraitu behar. Gainera orria berrituz gero, berriz beti FOR YOU txepela aktibatzen da, ez da sekula FOLLOWING aktibatzen, beti klik bat haratago dago, eta ez dauka URL propiorik.

Aldiz, euskarara itzuli garenean  hizkuntza ezarpenetan, FOR YOU atala euskaratu gabe dago baina ematen digun edukia ez da algoritmikoa, baizik eta kronologikoa.

 

FOLLOWING fitxaren adibidea ez dugu itsatsi, baina berdina litzateke eta lehen txioa horixe bera erakutsiko luke, Usansoloko berria duela segundu batzuk banatua. Ñabardura batzuk daude mezuen hurrenkeran, dena dela, erantzunak eta hariak erakusteko orduan desberdintasun txiki batzuk egon daitezke euskaratutako interfazean FOR YOU eta FOLLOWING-en artean, baina gauza txikiak. 

Gure aburuz orain Twitter web bidez erabiltzeko, hainbat hobe hizkuntza ezarpenetan euskara jarrita, erdarekin baino. 


Iruzkinak:

2023/01/24

เว็บหวยไทย
play huay day real time nice to you ha

2023/01/25

ลิงค์รับทรัพย์
Sign up free game number to minimum huay lao

2023/01/26

เว็บหวยออนไลน์
Ready to play promotions hot Click now

2023/01/26

Many times, SEO manager or an executive might not know which keywords have
better value? What can rank well? Which keyword is audiences favorite
search query? But, a good content writer does have the ability to work on
each kind of popular and LSI SEO keywords to make content rich in
information while keeping one eye on the ranking
factors.	[url=https://www.youtube.com/watch?v=IFLapDdPUyM&t=308s]guess the
country flag easy[/url]



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!