Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Argia Sariak 2023, zerrenda osoa

2023/01/28 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Atzo berri eman genuen euskarazko Mastodon komunitateak Interneteko Argia Saria irabazi zuela, baina sarietako gainerako irabazleek ere aipua merezi dute jakina: Karpeta Urdinak dokumentala, Zugazart marrazki/iritzi-tira, (Min)bizi podkasta, Azterketak Euskaraz kanpaina, eta ohorezko sariduna, Oihana Goiriena (Pablo Gonzalez Polonian atxilo duten kazetariaren emaztea).

2023ko edizio hau sarien 34.a izan da. Hona saridunak;

Ikus-entzunezko Argia SariaKarpeta Urdinak torturari buruzko dokumentala. Ander Iriarte eta Katti Pochelu zuzendariek jaso zutensaria.

Entzunezko Argia Saria (irratikoa izan dena hainbat urtetan): Min(bizi) podkasta (bideo bezala ere banatua), Iñurri elkarteak minbiziari buruz egiten duena, "Feminismotik eta elkartasunetik, deserosoak diren tabuei naturaltasunez heltzen dietelako eman diegu saria, besteak beste".

Prentsako Argia SariaZugazart iritzi-tira, Gara egunkarian eta Naiz.eus-en argitaratzen dena egunero, Unai Iturriagak marraztu eta idatzia.

Urteko kanpaina onenaren Argia Saria, marketin edo publizitare sari gisa banatu izan dena beste urtre batzuetan, Azterketak Euskaraz kanpaina, Brebeta eta Baxoa euskaraz egiteko eskubidearen alde Ipar Euskal Herriko ikasle eta irakasle euskaldunek antolatua.

Merezimenduzko saria Oihana Goirienak jaso zuen bere senar Pablo Gonzalez kazetariaren kartzelaratze injustua salatzeko eta kazetaritza askea defendatzeko egiten ari den lanagatik, eta auzia lau haizetara zabaltzeagatik,

Eta azkenik, atzo aipatu bezala, Interneteko Argia Saria, Mastodon.eus eta Mastodon.Jalgi.eus zerbitzuek gorpuzten duten Mastodoneko komunitate euskaldunari.

Irudian, sari-jasotzaileak Usurbilgo Atxega Jauregian, atzo ekitaldia izan zen tokian.


Iruzkinak:

2023/01/30

สมัครเว็บเศรษฐี
slot game hot lucky day real time zone all

2023/01/31

เว็ปหวยออนไลน์
[Websites game to credit bonus huay online

2023/02/01

i like your article I look forward to receiving new news from you every
day. I have received your news. i will follow you And hope to continue to
receive interesting stories like this. pretty Gaming
ดาวน์โหลด

2023/02/01

หวยไทย
Web game bonus here right now

2023/02/02

สูตรหวยยี่กี
2564 ฟรี Click here,Websites Lottery vip

2023/02/05

หวยไทย
Web lottety bonus here right now and click

2023/02/06

หวยลาว
Web huay credit hot right now online to pay pom

2023/02/12

บีวิน Top
fun online games in Asia.



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!