Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Yanapaway kunantuta!

2023/05/24 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Yanapaway kunantuta!: "Lagun nazazu, salba nazazu", kitxueraz. Kantu baten izenburua, BTS talde korearraren Save me gaiaren bertsio bat, ketxueraz nagusiki (gaztelaniazko parteekin) Lenin kantari peruarrak abestua.

2022 oihartzuna ari da lortzen, Perun batez ere, Lenin kantaria. Koreografia eta doinuz, K-Pop korearraren estiloan aritzen dela esan daiteke, baina Q-Pop ere esaten diote egiten duenari, quechua edo kitxua bere ama-hizkuntzagatik. Horretan kantatzen du, baina gaztelaniazko tarteak ere sartzen ditu abestietan. Hona bere gai ezagunena, Imaynata (euskaraz, nola, nolatan?).

Iazko gaia da hori. Aurten, zuzenean jatorrira joanda, K-Poparen nazioarteko izar handienak diren BTSren gai horren bertsioa egin du, save me - salba nazazu - yanapaway. Hemen pasartea Tik-tokera artistak igoa.

@leninqpopoficial Yanapaway kunantuta! L E N I N - Save me BTS (Yanapaway) Quechua version (Q'pop ) #leninamorylibertad #saveme #yanapaway #qpop #quechuapop #peruvianboy #chile #bolivia #ecuador #argentina #colombia #mexico #españa ? sonido original - L E N I N amor y libertad

Balekoa ote Leninen popa original korearrarekin alderatuz? Agian Aiora Probatxoak argituko digu. Aiorak bere kanal eta jardun nagusiaren agurra planifikatu zuen iaz, baina 2023 honen hasieratik Probatxoa BTS izeneko Youtubeko kanal bat dauka, zeinean BTS taldeari dion maitasuna azaltzen digun tarteka bideoren batzuekin. Azkena, bere kantu gogokoenen baten analisia, joan den asteko bideo hau:

Lenin kantariaren inguruko gehiago, Peruko egunkari honetan.

Bide batez, beste Q Pop bat ere bada, Kazakstangoa... hemen adibide bat, Ninety One taldea.

 

 


Iruzkinak:

2023/05/25

เว็บหวยไทย
Game good the website promotion hot time

2023/05/26

สูตรหวยยี่กี
2564 ฟรี Game online huay the best bonus

2023/05/28

หวยไทย
Website game good online slot 24 hours

2023/05/29

This means that subscribers not only indulge in the addictive storylines of
HBO’s fan-favorite series like Game of Thrones, Westworld.

hbomax.com/tvsignin

2023/05/30

หวยไทย
Slot lottery is good 24 hours

2023/05/30

หวยไทย
Slot lottery is good 24 hours

2023/05/31

หวยลาว
The Best Casino Sites



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!