Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euskaraz (eta gazteleraz) egingo dute gaur EAJk eta Bilduk Espainiako Kongresuan

2023/09/19 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Gaur eguerdiko 12.00etan hasiko da Espainiako Kongresuko bilkura (zuzenean hemen), lehen aldiz euskara bertan ofizialki entzuteko aukera emango duena. Europa Press agentziaren arabera, prdea, EH Bildu eta EAJren taldeek euskaraz gain, gaztelaniaz ere egingo dute, ez ERC, Junts eta BNG taldeek bezala, zeinek agindu duten gaur katalanez eta galegoz bakarrik egingo dutela. Zuzenketa (13.15): Bilduko Mertxe Aizpuruak bi hizkuntzetan egin du, Europa Pressek iragarri bezala, baina EAJko Joseba Agirretxeak euskaraz bakarrik.

Izatez, Kongresuko araudiak ez du oraindik hiru hizkuntza ko-ofizialen erabilpena onartzen, baina araudi hori aldatzeko bilkura da gaurkoa, eta hortaz gaur da lehenbiziko aukera protokolarioa Kongesuan euskaraz, galegoz edo katalanez egitekoa. Gaur proposamena eztabaidatzen hasiko dira, eta bihar bozkatuko da. Baiezkoarekin onartuko dela uste da, Kongresuko mahaiaren osaketa onartu zuen gehiengo berak aski boto baititu. Kontrako botoa iragarri dute PPk, VOXek eta UPNk.

PPren jarrera Borja Semper gipuzkoarrak argi azaldu du. Gaztelaniaz bakarrik, "no vamos a hacer el canelo", ez dute "txotxoalarena egingo" eta ez dute "gauza arrarorik egingo".

 

Uste dugu Kongresuko bilkura hemen ikusi ahal izango dela, eta hizkuntzak bertan ere originalki edo itzulita entzuteko aukera izango dela uste dugu. Azpidatzitako bertsioa ere aurreratzen du web horrek... ikusiko dugu. Izatez, Kongresuko tribunaren atzealdean jarriko diren bi pantailetan gaztelaniazkoak ez diren hitzaldiak azpidatziz ere irakurri ahal izango dira, esan dutenez.

Itzulpen lana, nonbait, hiru hizkuntzetatik gaztelaniaranzkoa izango da, norabide bakarrekoa. Asturiera eta aragoiera ere kontuan hartuko ditu araudi aldaketak, baina ez itzulpena eskaintzeko, baizik eta aukera gisa diputatuentzat, norberak horiek erabili ahal izango dituelarik, baldin eta interbentzio berean diputatuak berak itzultzen duen gaztelaniara. Chunta (CHA) taldeko Jorge Pueyo diputatua aragoierazko hiztuna da, eta badirudi berak erabiliko duela bere hizkuntza horrela. Lehengoan horrela azaldu zen, erreibindikatzeko gogoarekin.

Artikuluko goiko irudia: Marta Rosique, ERCko diputatua, independentziaren aldeko kamistea batekin Kongresuan 2019. urtean.


Iruzkinak:

2023/09/20

https://macanbola.asia/ Website Game Online Terlengkap dan Terbaik di
Indonesia. Menyediakan berbagai macam Permainan Game Online seperti Online
Sportsbook Betting, Virtual Betting, Permainan Kartu, Casino Live Game, dan
Game Slot Gacor.

2023/09/21

This particular appears completely ideal. Each one of these small
particulars are created along with large amount of history understanding. I
love this a great deal	Panty

2023/09/22

Every time I find new information I will always enter your blog first. to
receive new news. I will always enter your blog first. to receive new
news and you never let me down.  เว็บหวย
ธกส

2023/09/24

It’s frustrating when the why
does my youtube app keep crashing unexpectedly. You try to watch a
video or scroll through recommendations, and the app just shuts down.
Fortunately, there are a few things you can try to fix YouTube app crashing
issues and get back to watching videos smoothly.



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!