Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Audiogile Berriak, euskarazko soinu fikzioa sustatzeko ekimena

2023/11/15 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

EITBk eta Donostiako Tabakalera kultura zentroak euskarazko soinu fikzioa sustatzeko Audiogile Berriak ekimena jarri dute martxan. Hiru proiektu egonaldi gisara garatu ahal izango dira, eta epaimahai batek horietarik bat aukeratuko du prozesua amaitzeko, irabazlearen ekoizpena EITBk aurrera eroango duelarik.

 

Tabakaleran prestakuntza jaso eta egonaldia egingo dute hiru audiogileek, besteak beste, Harkaitz Canoren tutoretzarekin. Gainera, Tabakaleraren eskutik 2.000 euroko dirulaguntza izango dute proiektuak garatzeko. Gero epaimahai batek hiru proiektu horietatik onena aukeratuko du, eta EITBk ekoitzi eta zabalduko du. Aukeratutako proiektuak 30.000 euro jasoko ditu ekoizpenerako, eta EITBk 3.000 euroan eskuratuko ditu proiektuaren eskubideak.

Tabakalerako ikus-entzunezko laborategian hiru hilabetez lanerako lekua izango dute hiru proiektuen egileek. Prozesu horretan nabarmendu behar da Harkaitz Cano idazle eta gidoilariaren aholkularitza eta laguntza ere izango dutela banakako tutoretzen bidez. Denboran bi egonaldi gauzatuko dira: lehenengoan gidoiaren idazketa eta narratiba berriak landuko dira sektoreko profesional ezagunen eskutik; eta bigarrenean prestakuntza teknikoan sakondu eta hainbat nazioarteko soinu-ekoizpenaren arrakasta eredu ezagutu eta gonbidatuko dira.

Izena emateko epea urtarrilaren 8ra arte ireki da. Oinarriak zehatz, eta proposamena bidaltzeko aukera Tabakalera.eus webgunean, hemen


Iruzkinak:

2023/11/21

buyt Ativan online from fisrtpharmastore
"Are you looking to Buy Ativan Online then first pharma is your best
choice. we deliver daily medications for patients at their doorstep
overnight.

We at first pharma store shop, are posting “benzodiazepine”
under it’s most known (brand) name “Ativan”. It’s
because it is most famous and well known with it’s brand name, hence
for the reference of general public who (are not aware of other brand names
but) are familiar with the name Ativan.
https://www.firstpharmastore.com/product/ativan-lorazepam-2mg/
Contact 
+1 ( 917 ) 781 – 8978
info@firstpharmastore.com
"best n new york



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!