Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Eibarko ondarearen webgune berria

2023/12/09 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Eibarko ondare historiko-kulturala arduratzen den Egoibarra batzordeak (Eibarko udal erakunde bat han) webgune berria estreinatu du, Eibarko industria-eraikinak, elizak, ermitak, edifizio zibilak eta abarrak dokumentatzen dituena. Eibarko Lekuak / Historia da webgune berria.

Webgunea mapa interaktibo gisa diseinatu da. Eraikinak zehazten dira, hiru taldetan banatuta, eraikin industrialakerlijiosoak eta zibilak. Hauetarik 40 inportanteenek fitxa osoagoak dituzte garatuta, hala nola hau, Gabilondo lantegia:

Era berean, mapetan geruza historikoak sartu dira, azken 140 urteetako Eibarko hiri-planoak esploratzeko aukera:  1885, 1925, 1939 eta 1959ko plano horiei esker ikusi ahalko dugu zelan joan den Eibar hazten eta aldatzen azken mende eta erdian.

Irudi honetan, adibidez, eraikin batzuk markatuta 1925ko planoaren gainean. 

Sustatu webgune hau egiten duen Codesyntax enpresaren garapen teknikoa izan da webgune berria, eta bertan integratu dira Eibarko argazkilari handiek herriaren esku utzitako lana (Castrillo-Ortuoste, Plazaola…) eta beste eragile askok emandako materialak ere, udal artxiboetako aupaturiko planoez gain.

Bisitatu Eibarko Lekuak / Historia.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!