Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Mintza: mus lehiaketa Kanaldude telebistan

2024/02/23 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Kanaldude Nafarroa Behereko tokiko telebista mus lehiaketa bat emititzen hasi da, Mintza izenekoa. Euskarazko telebistan ikusi gabekoa zela uste dugu eta oso berezia iruditu zaigu ideia eta errealizazioa ere.

Euskal Herriko 8 lurraldeetako (7+diaspora) partehartzaileak musean ikusiko dituzu Mintza mus lehiaketa programan, hainbat ezaugarri berezirekin:

  • Errealizazio ikusgarria, hainbat ikuspuntu desberdinetatik.
  • Komentaristen gela, izandako jokaldiak azaldu eta komentatzen.
  • Parte-hartzaileen kartak ikusten dituzte ikusleek.
  • Jokalarien arteko keinu eta hizketak gertutik.
  • Biarritzeko Atabal aretoan grabatutako saioa.
  • Lehenengo saioa, Gipuzkoa vs Araba.

Pasa den urtean egin zituzten programa honetarako casting saioak eta esan behar dugu emaitza ikusgarria dela.

Programa ikusteko, hemen: Mintza lehen mus saioa Kanalduden


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!