Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Eskuragarri Languages Lanean Kongresuko materiala

2024/03/06 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Urtarrilaren 18 eta 19an Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu zen "Languages Lanean" Kongresuaren material guztia (hitzaldiak, mahai-inguruak, proiekzioak, argazkiak...) eskuragarri daude webgunearen "multimedia" atalean.

500 pertsona baino gehiago bildu ziren eta 50 hizlarik baino gehiagok hartu zuten parte "Languages Lanean" Kongresuan, euren ideiak partekatuz eta gogoetari tartea eskainiz.

Esate baterako "Eleaniztasunaren kudeaketa, talentua erakartzeko palanka" izan daitekeela zioen Mari Jose Aranguren Orkestra Institutuko zuzendariak, hurrengo belaunaldirako ongizaterako lehiakortasun-ereduari buruzko ikuspegi partekatu bat eraiki nahi duen Euskadi 2040 izeneko proiektua gogoratuz. Adostasun publiko-pribatu zabala duen ikuspegi horren ardatzetako bi Euskadi konektatua eta konprometitua izatea dira. Euskadi mundura irekia eta bere nortasun propioari eutsiko diona, bere berezitasunetik komunitate-sentimendua eraikiz.

Besteak beste, erantzukizun sozial korporatiboa edo iraunkortasunarekiko konpromisoa onartzen dugun bezala, euskararen zaintza eta sustapena enpresaren oinarrizko erantzukizun gisa onartu behar dela enpresa eta erakundeetan ondorioztatu zen Kongresuan.

Orain hitzaldiak, mahai-inguruak, proiekzioak, argazkiak... eskuragarri daude "Languages Lanean" Kongresuaren webgunearen "multimedia" atalean.

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!