Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euspodcast Play: bideojokoen arloan podcaster izateko argibideak

2024/03/07 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Euspodcast Play egitasmoa jarri du martxan, bideojokoen inguruko podcastak eta bideo podcastak oinarri hartuta, nerabeak eta gazteak euskarazko eduki digitalak sortzera animatzeko.

 

Horretarako, 6 podcast eta 4 bideo ekoitzi ditu, produktu horiei buruzko argibide teorikoak emateaz gain, gazteek praktikarako aholkuak jaso ditzaten. Bestalde, baliabide horiekin batera, idatzizko gidak ere prestatu ditu, materialak hainbat formatutan kontsultatu ahal izateko. Material guztiak eskuragarri daude espreski sortutako webgunean: https://euspodcastplay.asmoz.org/ 

Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza izan du.

Gazteria podcasten sorkuntzara hurbiltzea da Euspodcast Play-ren asmoa. Helburu horrekin, askotariko gaiak lantzen dira; besteak beste, formatu honen historia, gidoia idazteko gidalerroak eta podcast eta bideo podcast genero askoren azalpenak. Horiek ez ezik, azken urteetan nerabe eta gazteen artean oso ospetsu egin den bideo podcastaren aldaera ere jorratu da. Beraz, anima zaitez eta izan euspodcaster!


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!