Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Kirol eta jolas: umeei kirol jolasak erakusteko material praktikoak, euskaraz

2024/03/09 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Athlon Kooperatiba Elkarteak Kirol eta Jolas egitasmoa abiatu du, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioarekin elkarlanean. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du.

 

Proiektuaren helburua, eskola kiroleko euskarazko materialak eskaintzea da, zehazki  lan egingo duten begiraleentzat zuzendurikoak. Izan ere, hutsune handia dago ume txikienei zuzendutako eskola kiroleko euskarazko materialgintzan, zehazki, 6-9 urte arteko umeei dagokienez.

6-9 bitarteko umeek kirol jolasak egiten dituzte, eta gai honetan entrenatzaileek euskarazko material praktiko oso gutxi dute eskura. Aldiz, adin nagusiagoetara eta kirol espezifikoetara bideratutako gida eta eduki gehiago topatzen ditugu. Proiektu honek hutsune hori bete nahi du, ikus-entzunezko euskarazko material praktikoak, egituratuak eta kalitatezkoak eskainiz.

Eduki horiek guztiak online eta doan dituzte kirol begiraleek, proiektuarentzat sorturiko webgune batean. Bertan, begiraleek umeei kirol jolas garrantzitsuenak irakasteko azalpen zein praktika bideo laburrak eta gida idatziak aurkituko dituzte, entrenamenduak euskaraz gidatzeko baliabide anitzak eta eramangarriak izan ditzaten.

Kirol eta Jolas proiektuaren webgunea guztiontzat dago eskuragarri honako helbidean: https://kiroletajolas.asmoz.org


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!