Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Izokinak Urdazubiraino iritsi dira

2024/03/12 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Gure ibaietan izokinen populazioaren egoera ez dirudi ona denik, baina aurten albiste ona izan dugu: izan ere Urdazubiraino iritsi bait dira 25 bat izokin, Urdazuri edo Ugarana ibaian gora.

Zabalkunde hau harrigarria da, horrela inoiz gertatu izanaren errejistrorik ez bait dago. Kontutan izan behar da gutxienez 1770. urtetik Ainhoako Urrutienean zegoela 5 metroko presa bat eta horrek blokeatzen zuela espezie guztien igoera. Aingira zen pasatzea lortzen zuen espezie bakarra, eta bakarrik uholde handien uneetan.

Presa hori 1980 eta 2012 artean arrain-haztegi bat hornitzeko erabiltzen zen. 2022an Iparraldeko arrantzale elkarte batek erosi eta Open Rivers europear proiektuaren laguntzarekin 2023ko udan presa hori apurtu dute, LIFE Kantauribai proiektuaren barnean.

Proiektua bultzatu duten elkarte eta administrazioko arduradunak oso pozik azaldu dira, ikusi bait dute izokinek gustora hartu dituztela ur hotz eta garbiagoak eskainiko dizkieten inguruneak.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!