Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Egunean Behin jokoaren 5. urteurreneko denboraldia osatu da, 14.a

2024/03/26 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Ia 60.000 jokalari aktibok jokatu dute igandean amaitu zen Egunean Behin jokoaren 14. denboraldia (Primeran plataformak babestua), igandean amaitu zena, jokoaren 5. urteurrenaren denboraldia. Ohiko irabazle batzuk, aurreko denboraldietan ere nabarmendu direnak, agertu dira lehen postuetan: Irabazlea Mikelei izan da (Mikel Egiguren, Arrasateko ataundarra), Jortxi bigarren (Ioritz Berra donostiarra) eta Boehme hirugarren (Erik Gartzia Errenteriako kazetaria). 

Lehen sailkatuak EITBk jarritako saria eramango du, telebista adimentsua, eta hurrengo biek telefono adimentsu euskaratu bana. Beste bi partehartzailek (Izaskun Sagartzazu Zestoakoak eta Ramoni Fernandez Itsasondokoak) Chromecast gailu bana lortu dute zozketaz.

Eskerrik asko denboraldiko 60.000 jokalariei, astero 250.000 partida jokatu izan dutenei, ia 2.5 milioi partida 2024. lehen denboraldi honetan guztira. Baita bereziki EITB eta Primeran babesle nagusiei, eta asteroko jokoak babestu dituztenei:

  • Languages Lanean Kongresua, "Hizkuntza kudeaketa eremu sozioekonomikoan" ospatu zena urtarrilean (izan zenaren laburpena hemen).
  • Danobatgroup, Makina, soluzio eta Makina-erremintetarako zerbitzu aurreratuak.
  • Indeus; SPRIk bultzatutako Industriaren Euskal Plataforma.
  • Mugen Gainetik, nazioarteko lankidetza eta elkartasuneko GKEa.
  • Loraldia, Bilboko euskarazko kulturaren jaialdia, aurten beteko duen bere 10. urteurrenean.
  • Korrika, euskararen aldeko AEKren lasterketa 23. edizioa izango baitu denboraldi honetan zehar .
  • EHUko Kultura Zientifikoaren Katedra.

CodeSyntax-entzat denboraldi berezia izan da hau gainera, hilabete hasieran jokoak 5 urte bete baitzituen. Aste berezia izan genuen zeinean 100 sari eman genituen, 50 jokoaren arabera eta 50 zozketaz, Zaldieroak egindako diseinuarekin.

Kamiseta hauen sorta bat ere prestatu dugu 5 urte hauetan babestu izan gaituzten lagun zenbaitentzat, egun hauetan ari gara bidalketak egiten... 

Zeinek esango zigun CodeSyntax enpresakooi duela bost urte pasa, tribial estiloko beste aplikazio batzuk begiratu eta euskarara nola ekarri pentsatzen hasi ginenean, honaino iritsiko ginela. 220 mila euskaldunek jokatuko zituztela 500 milioi partida eta artean asmatu gabe genituen denboraldiak egingo genituela, 14 gutxienez.

Jarraituko dugu Egunean Behinekin lanean. Baditugu ideia berriak jokoan sartu eta denboraldi berri batzuk egiteko, eta saiatuko gara horretan. Eta Egunean Behinen ibilbidea bukatzen denean ere ahaleginduko gara beste aplikazio batzuk geurera ekartzen edo geuretik beste zerbait sortzen, euskarak mundu digitalean bere tokia izan dezan geure alea jartzen. Ekin eta jarrai, Euskaltzaindiaren baimenarekin.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!