Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

'Hiru gorputzen problema' telesaila, zientzia fikzio oso interesgarria

2024/03/29 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Duela astebete estreinatu zen Netflix-en, euskarazko azpidatziekin gainera, 3 Body Problem telesaila. Liu Cixin txinatarraren zientzia fikziozko trilogia bat da Hiru Gorputzen Problema. Tira, zehazki lehen liburuaren izenaburua da, baina lan osoari erreferentzia egiteko gehien erabiltzen den izena da. Fikzio interesgarria liburukoa, eta telesailaren lehen denboraldi hau ere ez dago gaizki. 

Zientzia fikzio gogorra da Hiru Gorputzen Problemarena. Izenburukoa, adibidez, problema matematiko, mekaniko eta grabitazional ezagun bat da. Horrez gai, fisika aurreratua (soken teoriako dimentsio infinitesimalak bereziki), errealitate birtualeko jokoak, joera post-humanistak, SETI programa (adimen estralurtarraren bilaketa), Fermiren paradoxaz hausnarketak, eta Alpha Centauri sistemarekin komunikatzeko egon daitezkeen aukerak.

David Benioff, D. B. Weiss eta Alexander Wook showrunner gisa sortutako zientzia-fikziozko produktu estatubatuarra da telesaila. Show-sortzaile horietan bi lehenak bereziki ezagunak dira Game of Thrones sortu zutelako telebistarako.

Lehen denboraldi honek jarraipena izango duela argi dago, izan ere azken atalean bigarren liburukiko elementuak ere agertzen dira traman. Baina jakinminez geratzen denarentzat, liburuak (erdaraz) irakurtzeko aukeraz gain, beste bat ere badu, Bit-Torrent sareetan beste telesail oso bat aurki dezake, Hiru Gorputzak izenekoa (?? / S?n T? txineraz), 2023koa eta 30 atalekoa, amaieraraino osatua nonbait.


Iruzkinak:

2024/03/30

agentie de marketing



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!