Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Mikel Zarate saria 2024, haur literaturako lanak sustatzeko

2024/03/30 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute Mikel Zarate saria, 2024ko edizio honetan 14. edizioan dena. Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz egiten da lehiaketa, eta lanak aurkezteko epea apirilaren 30a bitartekoa da.

Euskal kulturaren alde lan itzela egindako Lezamako idazlearen gomutaz egiten da lehiaketa. Besteak beste, Ekidazu izeneko lekua sortu zuen Mikel Zaratek. Anagrama den izena, Ekidazu: Euzkadi hitzarena hain zuzen, 1973an sortua zentsura frankista indartsu zen garaian. "Asto libre musikarien aberria" da Ekidazu, Kukubiltxo antzerki taldeak, Oskorri taldeak eta Kirmen Uribek gerora ere erabili duten tokia. Sariketarekin ez du lotura zuzen-zuzena ere, baina Ekidazuko bide seinalea ekarri dugu artikulu hau ilustratzera.

Lehiaketari dagokionez, sei eta hamabi urte bitartekoentzat euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

Informazio osoa hemen.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!