Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Suno: abestiak sortu adimen artifizialarekin, baita euskaraz ere

2024/03/31 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Otsailean agertu zen Interneten Suno, adimen artifizialeko start-up eta enpresa berri bat. Beste adimen artifizial batzuek irudiak edo testua (ChatGPT) sortzen duten bezala, Sunok musika sortzen du. Ingelesez musikaren deskribapen bat eman, aukeran hitzak ere eta... minutu pare batean sortzen dizu musika. Gaur, Aberri Egunerako, euskal aberriaren ereserki bat egitea erabaki du proba gisa. Hortxe duzue.

Sustatu egiten dugun CodeSyntax enpresako Ion Lizarazuk Korrikarentzako abesti hau ere sortu zuen lehengoan:

Beste zaletu batek rock epikoa egiteko baliatu du:

Norberak asmatu ditzake hitzak bai, eta euskarazko ahoskatzea ez da hain txarra. Irudi bat ere sortzen du sistemak bide batez, eta Aberri ereserkiaren kasua, halako euskal herri urbano edo idiliko bat sortu du berez, ikusi artikuluko lehen irudia.

Beñat Erezuma adimen artifizialeko adituak ere sortu ditu batzuk, hona Gosariak:

Hitzak zuk sortu ditzakezu, edo beste abestiren batenak eman... adibidez Athletic eta Real futbol taldeen ereserkien bertsio trap eta flamenkoak entzun ditugu hortik:

Suno dohainik erabiltzen ahal da, baina kasu horretan, zure sorkuntza ez da bi minutu baino luzeagoa izango, bere jabetza intelektuala Sunorena izango da, eta partekatzekotan sistema horren sorkuntza dela aitortu beharko duzu.

Ordainpeko plan bat baino gehiago dago, eta nonbait horiekin pieza luzeagoak sortzen ahal dituzu, eta horietan bai, zure egiletza geratuko omen da erregistratua copyright bezala. Tira, auskalo, hori da Sunogileek diotena eta ea zer garatzen den aurrerantzean...

Ondo igaro Aberri Eguna aberkideok, amai dezagun artikulua gure ereserkiarekin:

Igande sakratuan
dir-dir eguzkia
badoa garaitzara
nafar zalditeria

[koroa]
Esnatu da Euskal Herria
euskotarren aberria

Haran, mendi eta lautadak
itsasoko kresala
herri hau zinez dugu
superpotentzia emozionala


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!